Adinekoen autonomiari buruzko hitzaldia asteazken honetan, otsailaren 22an, Elgoibarko Jubilatuen Biltokian

  • Arratsaldeko 15:30ean izango da eta Bizitzen Fundazioko psikologo batek emango du.
  • Ekintza hau Autonomia Sustatzeko Zentroaren programaren barruan dago. Hilabete batzuk daramatza programa honek martxan, Elgoibarko Udalak sustatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du.

Elgoibarko Autonomia Sustatzeko Zentroak adinekoen autonomia sustatzeari buruzko hitzaldia eskainiko du. Otsailaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 15:30etan izango da Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko Erabilera Anitzeko Aretoan eta Bizitzen Fundazioko psikologo batek emango du.

Hitzaldia autonomia sustatzeko zentroko zaintzaile familiarrei eta Elgoibarko familia zaintzaileei zuzenduta egongo da.

Ekintza hori Autonomia Sustatzeko Zentroaren programaren barruan dago. Hilabete batzuk daramatza programa hori martxan, eta Elgoibarko Udalak sustatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 608 93 96 94 telefonora.