Abuztuaren 28ko San Bartolome jaietako jubilatuen bazkarian izena emateko epea zabalik

Izena emateko txartelak Jubilatuen Biltokian jaso daitezke, astelehenetan edo ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara, uztailaren 29a baino lehen.

Bazkaria 14:30ean izango da Olaizaga kiroldegian. Prezioa 7 eurokoa da pertsonako.

Abuztuaren 28ko San Bartolome jaietako jubilatuen bazkarian izena emateko epea zabalik dago. Izena emateko azken eguna uztailaren 29a izango da. 14:30ean izango da Olaizaga kiroldegian. Prezioa 7 eurokoa da pertsonako.

Izena emateko txartelak Jubilatuen Biltokiko bulegoan jaso daitezke, San Frantzisko kaleko 21ean, astelehenetan edo ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara.

Elgoibarko jubilatu guztientzat da eta izena emateko NANa eraman behar da.

Elgoibarko Udalak diruz laguntzen du jarduera hau, eta Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak babesten du.