Abeeha Naveed eta Alaitz Pascual Fernandezen lanak izan dira Gotzon Garate Udal Liburutegiaren VI. Orri Markagailu Lehiaketan sarituak

  • Guztira 730 lan aurkeztu dira, bi mailatan banatuta. 
  • Saritutako lanekin aurtengo Gotzon Garate Udal Liburutegiaren orri markagailuak argitaratuko dira. Horrez gain, maila bakoitzeko sarituak Tablet bat jasoko du.

Gotzon Garate Udal Liburutegiko VI. Orri Markagailu Lehiaketak baditu saridunak.  Guztira 730 lan aurkeztu dira, bi mailatan banatuta. Lehenengoan Lehen Hezkuntza 5. mailararteko haurrentzakoan, irabazlea Abeeha Naveed izan da. Bigarrenean, berriz, Lehen hezkuntzako 6. mailatik aurrerakoan, Alaitz Pascual Fernandez izan da garaile. Aurtengo Gaia “Itsasoa zainduz, etorkizuna babestu” izan da. 

Saritutako lanekin aurtengo Gotzon Garate Udal Liburutegiaren orri markagailuak argitaratuko dira. Horrez gain, maila bakoitzeko sarituak Tablet bat jasoko du.

Sari banaketa ekitaldia datorren asteazkenean, otsailak 8, izango da arratsaldeko 17:00etan Gotzon Garate Udal Liburutegian. Ane Beitia alkateak emango dizkie sariak saridunei.