84.000 metro egin ziren igerian Nuala elkartearen alde larunbatean, abenduak 17, Olaizaga Kiroldegian

340,40 euro jaso ziren. Aniztasun funtzionala edo gaitasunen aniztasuna duten pertsona eta lagunen irabazi asmorik gabeko elkarte elgoibartarra da Nuala eta pertsona hauen ikuspena eta ongizatea bermatzea du helburu.
Elgoibarko Kirol Patronatuak ‘Igeriketa erronka solidarioa’ antolatu zuen pasa den larunbatean, abenduak 17, Nuala elkartearen alde. Guztira 84.000 metro egin ziren igerian eta 340,40 euro jaso ziren.
Aniztasun funtzionala edo gaitasunen aniztasuna duten pertsona eta lagunen irabazi asmorik gabeko elkarte elgoibartarra da Nuala eta pertsona hauen ikuspena eta ongizatea bermatzea du helburu. Udal ordezkarien eskutik jaso zuten ekarpena elkartekideek.
Igeriketa erronka solidarioaz gain, Ate Irekien jardunaldiak ospatu ziren kiroldegian eta bertaratutakoek kirol instalazioez eta bertan ezarritako puzgarri eta bestelako jolasez gozatzeko aukera izan zuten.