80 diru-laguntza eskaera onartu dira Elgoibarko Aisialdi Eskaintzan haurren parte-hartzea bermatzeko

33 eskaera familia ugaria izateagatik izan dira, 30 eskaera bigarren seme-alaba bat inskribatzeagatik, 16 eskaera izaera sozialeko laguntzak jasotzen dituzten familiak izateagatik eta bat guraso bakarreko familia izateagatik.

Laguntzen zenbateko osoa 4.276,50 eurokoa da.

Elgoibarko Udalak familientzako diru-laguntzak eman berri ditu, haurrek udaberriko eta udako aisialdiko eskaintzan parte hartuko dutela bermatzeko.

Diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da eskatzailearen egoeraren arabera: familia ugariei eta guraso bakarreko familiei kuotaren % 30, familia ugari izan gabe, bigarren seme edo alabari bigarren inskripzioan kuotaren % 30, eta gizarte-laguntzaren bat (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza) jasotzen duten familiek kuotaren % 70, diru-laguntza moduan.

Udaberriko haurrei zuzendutako Udalaren Aisialdi Eskaintzan 13 diru-laguntza eskaera jaso dira. Eskaeretako bat ez da onartu, ez baititu oinarrietan jasotako baldintza guztiak betetzen. 4 eskaera familia ugaria izateagatik izan dira, 6 eskaera bigarren seme-alaba bat inskribatzeagatik eta 2 eskaera izaera sozialeko laguntzak jasotzen dituzten familiak izateagatik. Diru-laguntzen zenbateko osoa 205,50 €-koa da.

Udako Aisialdi Eskaintzan 70 eskaera aurkeztu dira. Eskaeretako bi ez dira onartu, bata epez kanpo egin delako eta besteak ez dituelako oinarrietan jasotako baldintza guztiak betetzen. Gainerako 68ak oinarrietan jasotako baldintza guztiak betetzeagatik onartu dira.

29 eskaera familia ugaria izateagatik izan dira, 24 eskaera bigarren seme-alaba bat inskribatzeagatik, 14 eskaera izaera sozialeko laguntzak jasotzen dituzten familiak izateagatik eta bat guraso bakarreko familia izateagatik. Onartutako 68 eskaerei dagokien diru-laguntza 4.071,00 €-koa da.