56 ikaslek hartuko dute parte 2022-2023ko Robotika ikastaroan

  • 9. urtea izango da Elgoibarko Udalak Robotika ikastaroa bultzatzen duena. 

Abian da Robotika ikastaroaren 2022-23 ikasturtea. Guztira 6-9 urte arteko 56 ikaslek hartuko dute parte urritik maiatzera bitartean luzatuko den ikasturtean 4 taldetan banatuta: bat asteazkenetan eta hiru ostiraletan. IMHn garatzen da kurtsoa. 9. urtea izango da Elgoibarko Udalak Robotika ikastaroa bultzatzen duena. 

Ikastaro honetako ikasleek beraien robotak, bideo-jokoak edo asmakizun teknologikoak sortzeko, diseinatzeko, eraikitzeko eta programatzeko aukera izango dute; eta horretarako, honako erreminta hauek erabiliko dituzte: Lego Wedo, Lego Mindstorms, Makeblock, Fischertechnik, Jimu, Neuron, Microduino, Arduino, Littlebits, Scratch, Kodu, Code, Unity, Tinkercad…