310.000 euroko kreditu gaikuntza onartu du Udalbatzak SIGMAko bizilagunei eraikinen birgaitzerako lehen laguntzak emateko

  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren sailak 3,27 milioi euro inbertituko ditu eremua biziberritzeko eta klima-aldaketa bezalako erronketarako prestatzeko.

 

Elgoibarko Udalak jada zabaldu du Eusko Jaurlaritzak SIGMA auzoko bizitegi-eraikinak birgaitzeko ematen dituen dirulaguntzen programan interesa dutenei laguntzeko Hurbiltasun Bulegoa. Astearte eta ostegunetan egongo da zabalik, 12:30etatik 17:00etara. 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren sailak 3,27 milioi euro inbertituko ditu eremua biziberritzeko eta klima-aldaketa bezalako erronketarako prestatzeko. Jarduketek energia berriztagarriak instalatzea, etxebizitzetan kanpoko espazioak sortzea eta irisgarritasuna hobetzea barne hartzen dituzte, besteak beste.

Bulegoaren zabalpenerako egindako obra zein bizilagunei emango zaizkien lehen laguntzak finantzatzeko kreditu aldaketa bat onartu zuen atzo, apirilak 26, Elgoibarko Udalbatzak. Eusko Jaurlaritzatik proiektua finantzatzeko jasotako lehen funtsak 2023ko udal aurrekontuan sartzea onartu zen horrela, guztira 309.475,00 euro:

  • GERTUTASUN BULEGOA – 42.000,00 
  • SIGMAKO AURREPROIEKTUA – 10.285,00 
  • SIGMAKO BULEGOAREN GARBIKETA – 4.000,00 
  • SIGMAKO BULEGOAN INBERTSIOA – 8.000,00 
  • SIGMAKO BULEGORAKO HORNIDURAK – 30.905,00 
  • 2023 SIGMAKO BIZILAGUNEI DIRULAGUNTZA – 214.285,00