21 saltokik hartuko dute parte 2022ko Elgoibarko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan 

  • Abenduaren 2tik 18ra, herritarrek erakusleihoak bozkatu ahal izango dituzte, Elgoibarko Udaleko webgunearen bitartez. 600 euro daude jokoan saritan. 

21 saltokik hartuko dute parte 2022ko Elgoibarko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan. Iaz 13k hartu zuten parte. Azaroaren 27rako jarriko dira gabonetako erakusleiho guztiak eta herritarrek abenduaren 2tik 18ra bozkatu ahal izango dute www.elgoibar.eus -en bitartez. 

Elgoibarko Udalak, lehiaketa honekin, helburu du gabon jaiak girotzea merkatarien artean. Horretaz, gain herritarren eta merkataritzaren arteko elkarreragina lortu nahi da, hartara, herriko saltokiak ikusgarriagoak izateko, eta bidenabar, herriko ekonomiari laguntzeko.

 

600 euro saritan

Hiru sari egongo dira jokoan: 

  • Lehenengo saria: 300 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
  • Bigarren saria: 200 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
  • Herri-epaimahaiak emandako saria: 100 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren  III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.

Parte hartzen duten herritarren artean zotz egiteko saria: 50 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.

Epaimahaia 2022ko abenduaren 12tik 16ra pasako da parte hartuko duten establezimendu guztietatik, parte hartuko duten erakusleihoak ebaluatzeko.

Sariak banatzeko ekitaldia 2022ko abenduaren 21ean izango da.

 

Saltoki parte-hartzaileak

  1. Joyería Aramburu 
  2. Idama
  3. Leire
  4. N1 en zapatillas
  5. Estudio Gemma
  6. Garbiñe Estetika
  7. Pitxintxu
  8. Astigarraga Gys Sport
  9. Crsitina Garcia
  10. Ecenarro
  11. Karkizano
  12. Iriondo kirolak
  13. Doña Mercedes
  14. Pastelería Degustación Doña Mercedes
  15. Modas Iria
  16. Kima Bioesteika
  17. Agurtzane Ileapaindegia
  18. Farmazabal
  19. Panaderia Eizaguirre
  20. Sorya belardenda
  21. Modas Ferpi