2022ko azaroan zein Gabonetan aldi baterako egoitza egonaldietarako eskabideak aurkezteko epea zabaldu da

  • Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri. 
  • Eskaerak egonaldia baino 20 egun natural lehenago burutu behar dira  Gizarte Ongizate sailean. Gabonetako kanpainako egonaldietarako eskaera egiteko epemuga: urriak 24.

Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak aditzera eman nahi du adinekoen egoitzetan 2022ko azaroan zein Gabonetako oporraldian aldi baterako egonaldiak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela: 

Kanpainaz kanpoko epealdia azaroak 27ra arte. Eskaera egiteko epemuga: egonaldia baino 20 egun natural lehenago. Gehienez 2 hamabostaldi urtean. Eszepzionalki hilabete oso bat egiteko aukera baloratu daiteke.

Gabonetako kanpaina. Azaroak 28tik 2023ko urtarrilak 9ra arte. Gabonetako kanpainako egonaldietarako eskaera egiteko epemuga: urriak 24. 3 tarte daude egonaldietarako: 

  • Azaroak 28tik abenduak 12ra arte. Multzo honen barnean abenduko zubia dago.
  • Abenduak 13tik abenduak 26ra arte. 
  • Abenduak 27tik urtarrilak 9ra arte.

Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri. 

Oro har, adinekoentzako aldi baterako egonaldiak Donostiako Txara 2 egoitzan egingo dira, eta plaza kopuru mugatua egongo da. Jasotzen diren eskaera kopuruaren arabera eta Gipuzkoako beste egoitza batzuetan dauden plazen erabilgarritasun-egoeraren arabera, plaza kopurua handitzea baloratuko da, jasotako eskaera guztiei erantzuten saiatzeko.

Eskaerak burutu behar dira Gizarte Ongizate sailean. Horretarako hitzordua eskatu beharko da HAZen modu presentzialean zein 943 74 10 50 telefonora deituta. Egonaldiaren onarpena hasi baino 15 egun lehenago jakinaraziko da.