2022-23 ikasturteko Bertso Eskolan izena ematea zabalik irailaren 22a bitarte

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailean (Aita Agirre kulturgunea, 1.solairua, ezk.), 943744366 telefonoan edota euskara@elgoibar.eus helbidean eman daiteke izena.
Irailaren 26an hasiko dira saioak eta parte hartuko dutenen adin tartea LH3tik DBHra artekoa izango da, biak barne.
Elgoibarko Udalak ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri zuen abian 2004an Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. Ekintza honen osagarri, 2020an, Bertso-eskola jarri zuen abian Udalak, eta ikasturte honetan ere, bertso-eskolari jarraipena eman nahi dio.
Parte hartuko dutenen adin tartea LH3tik DBHra artekoa izango da, biak barne. Ikasle taldeak osatuz gero, saioak astelehenetan egingo dira irailaren 26tik aurrera, Aita Agirre kulturguneko Areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan edo 18:15ean hasi eta ordubetez.
Bertso-eskolarako izen-ematea irailaren 22a arte egin ahal izango da. Elgoibarko Udalaren Euskara Sailean (Aita Agirre kulturgunea, 1.solairua, ezk.), 943744366 telefonoan edota euskara@elgoibar.eus helbidean eman daiteke izena.