Harremanetarako:

Errosario kalea, 35. 20870 ELGOIBAR
Tfnoa.: 943 741394 Faxa: 943 748854
Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Osaera:

Arloburua: Unai Arizmendiarrieta
Udaltzainburua: Javier Oñederra

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Udaltzainok, Euskal Herriko Polizia Legeak 27. artikuluan ezarri bezala, zeregin hauek betetzen ditugu:

  • Udalerrietako agintariak babestea eta udal eraikuntzak eta instalazioak jagon edo zaintzea
  • Hiriguneko zirkulazioa antolatu, seinalizatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera
  • Hirigunean gertatzen diren zirkulazio-istripuen ondoko atestatuak izapidetzea
  • Ordenantza, Bando eta gainerako udal xedapen eta ekintzei buruzko Administrazio Polizia lanak egitea; baita ingurumenari eta bazter-txokoei kasu egiteko legeria bete dadin ardura hartzea ere, gai horiekikoan toki erakundeek dituzten aginpideen eremuan
  • Auzi Poliziaren zereginetan parte hartzea Auzi Poliziaren Unitateei lagunduz
  • Istripuak, hondamendiak edo ezbehar publikoak gertatzen direnean laguntza ematea, legeetan ohartematen den moduan herri-babeseko planak egiterakoan esku hartuz
  • Aurrea hartzeko eginbideak eta lege-hauste diren egintzak eragozteko jarduketa oro egitea
  • Leku publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten laguntzea, hala nola jende-bilera handietako ordena mantentzen, hori egiteko eskatzen zaienean
  • Gatazka pribatuei irtenbidea bilatzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Galdu eta topatutako gauzak gordetzea
  • Galdutako animaliak jasotzea
  • Abandonatutako ibilgailuen kargu egitea
  • Trafiko-salaketak tramitatzea
  • Eskeko bidariei edo pasadizokoei laguntzea
  • Kaleak ixtea, ura kentzea,… betiere zerbitzu teknikoekin elkarlanean
  • Tabernak ixteko ordutegia zaintzea
  • Txakur arriskutsuak kontrolpean edukitzea
  • Bide publikoa hartzea edo okupatzea
  • Behin-behinean aparkatzeko eskaerak bideratzea
  • Garabi-zerbitzua kudeatzea
  • Deiak eta jakinarazpenak egitea
  • Bizilekua egiaztatzea
  • Udaltzaingoari egindako eskaerak erregistratzea
  • Tramiteak
  • Intereseko informazioa