Elgoibarko Gizarteratzearen aldeko Mahaia 2014an sortu zen erakundea da eta administrazio edo erakunde publikoek, hirugarren sektoreko erakundeek eta gizarte-mugimenduek osatzen dute gai horren inguruan toki mailan lan egiten duten eragile guztientzako topagunea, gogoetarako eremua eta elkarrekin lan egiteko gunea abian jartzeko asmoz.

Gaur egun Mahaia osatzen duten erakundeak honako hauek dira: Elgoibarko Udala (Gizarte Ongizate Saila eta Berdintasun eta Enplegu Saila), Lanbide, Zabaltzen-Sartu elkartea, Cáritas, Gurutze Gorria, Nagusilan, STOP Desahucios Debabarrena, Gizarte-bazterkeriaren aurkako Plataforma eta Kalamua Guraso Elkartea.

Elgoibarko Gizarteratzearen aldeko Mahaiak toki mailako gizarte-bazterkeriari eta gizarteratzeari buruzko diagnostikoa prestatu du. Dokumentu horretan, kapitulutan banatuta, Mahaiko kideek identifikatu dituzten datuak, eskuragarri dauden baliabideak, eta ondorio eta erronka nagusiak biltzen dira. Horretarako, hainbat gairen inguruan eskuragarri dagoen informazioa erabili da: esku-hartze soziala, prestazio ekonomikoak, enplegua eta lan-munduratzea, etxebizitza, emakumea, adinekoak, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak eta immigrazioa.