Harremanetarako:

Kalegoen 6, behea. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
Tfnoa.: 943 741008 Faxa: 943 743736
Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. 

Ordutegia:

Arreta hobea eskaintzeko asmotan, zerbitzua eskuratzeko hitzordua izan behar da. Hitzordua bertara joanda edo telefonoz deituta eskatu behar da.

Osaera:

Arloburua: Blanca Larrañaga Iriondo
Saileko arduraduna: Amagoia Ruiz de Gauna Barrutia
Gizarte langileak: Lorea Vila Gabilondo, Ainara Ostolaza Lertxundi, Idoia Uribarri Orbea.
Administrari laguntzailea: Amaia Gabiola Alzibar

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Unitate balioanitza da. Unitate honen funtzio nagusia da gizarte premiak antzematea eta artatzea. Informazioa, orientabidea eta laguntza ematen dira, eta horretaz gain, balorazioa egiten da premiazkoak diren gizarte prestazioak gestionatzeko.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Adineko pertsonentzako zerbitzuak eta programak
  • Desgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuak eta programak
  • Lan munduan sartzeko eta bazterkeriaren aurkako zerbitzuak eta programak
  • Drogamenpekotasunei eta bestelako mendekotasun psikologikoei aurrea hartzeko zerbitzuak eta programak
  • Genero indarkeriaren biktimentzako zerbitzuak eta programak
  • Familiei, adingabeei eta gazteei zuzendutako zerbitzuak eta programak
  • Etorkinei zuzendutako zerbitzuak eta programak
  • Zerbitzu propioak
  • Diru-laguntzak