HERRIKO ANTZOKIKO ZINE-BONUA: 5 pelikula ikusi eta 4 ordaindu.

Eskaera orria

  1. Bonuak, Kultur Etxeko Kultura Sailean, doan jasoko dira. Bonu bakoitzean erabiltzailearen izena eta NAN zenbakia idatziko dira. 13 urtetik gorakoentzat da. Bonuak, gutxienez, bi urteko iraunaldia izango du.
  2. Bonua eskatzen dituztenen datuak Kultur Etxean hartuko dira datu-base bat egiteko eta zine-erabiltzaileei zineari buruzko informazioa emateko. Gainera, hala nahi izanez gero, beste kultur jardueren gaineko informazioa ere bidaliko zaie. Bonua Herritarrentzako Arreta Bulegoan ere tramitatu ahal izango da.
  3. Bonuak zinerako 4 sarrera izango ditu. Bonu jabea leihatilara joango da zinerako sarrera erostera eta txartel-saltzaileak bonuan azaltzen diren lau laukitxoetako bat zigilatuko dio.
  4. Txartela transferiezina da, eta txartel-saltzaileak sarrera ematerako orduan nortasun agiria eska diezaioke erabiltzaileari, jakiteko ea bera den txartelaren jabea.
  5. Erabiltzaileak lau laukitxoak zigilatuta dituenean, hurrengo zine-emanaldian, leihatilan, txartela entregatuko du eta txartel-saltzaileak sarrera bat emango dio, doan. Txartel-saltzaileak beste txartel bat emango dio erabiltzaileari, eta bertan, berriro ere, izena eta NAN zenbakia idatziko ditu. Txartel-saltzaileak erabilitako txartela Kultura Sailean entregatuko du.
  6. Kultura Sailak, txartela agortu duen erabiltzaileari puntu bat emango dio opari, eta 10 puntu lortutakoan, bi zine emanaldirako sarrerak oparituko zaizkio.