Inazio Bereziartua eskola musikaren logotipoamusikaSorrera: 1984-85 urtea

Kideak: 22 irakasle eta 601 ikasle

Helbidea: Aita Agirre plaza 4, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

musika eskolaTelefonoa: 943 74 21 45 - Faxa: 943 74 03 62

Email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Zuzendaria: Imanol Garaizabal

Zuzendari pedagogikoa: Joseba Garmendia

Helburuak: Haurtzarotik hasita, musika irakastea.

 

Sarrera

Inazio Bereziartua Musika Eskola 1984ko maiatzean sortu zen, eta sorrera honetan 1980ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialaren xedapen batean oinarritu zen. Xedapen horrek zioenaren arabera Errekonozitutako Zentro Ez Ofizial izaerako oinarrizko musika irakaskuntza zentroak arautzen ziren. Ikasleen gurasoez osatutako batzordea osatu zen, baina aurrez udalean egin zen kontsulta eta herriko ikastetxe guztietan inkesta egin ondoren emaitzak aldekoak izan zirenez proiektua martxan jarri zen irailean 300 ikasle eta 13 irakaslerekin.

Aurrerago, 1991n Oinarrizko Mailan ofizialtasuna eskatu genuen eta hurrengo urtean Maila Ertaineko ofizialtasuna, eta biak eman zizkiguten.

1992-93 ikasturtearen ondoren eta LOGSE legea indarrean sartzean gure zentroa Musika Eskola izatera pasatu zen, baina ez zuen Maila Ertaineko Kontserbatorio izaera galdu 2002ra arte.

Gaur egun 541 ikasle eta 23 irakaslez osatutako Musika eta Dantza Eskola da.

Helburu nagusia jatorri tradizionaleko Musika eta Dantzaren inguruko formazioa eskaintzea da, edozein adineko zaleturi zuzenduta, baina eragozpenik sortu gabe gaitasun edo zaletasuna dutenei beraien karrera profesionala bide honetatik egiteko.

Zentroaren izaera tekniko eta musika eta dantza irakaskuntza bidean garatzea alde batera utzi gabe gure helburua sorreratik musika edozein bertsiotan garatzen duten erakunde edo taldeen oinarri eta babes izatea da.

Eskaintza (1,2,3 eta 4. mailak):

  • Hasiera 5 urterekin. Musika eta dantza tailerra. Instrumentu tailerra.
  • Ikasgaiak: Instrumentu Tailerra, Instrumentua, Hizkuntza Musikala, Korua, Talde Instrumentala, Dantza.
  • Instrumentu espezialitateak: Biolina, Biola, Biolontxeloa, Gitarra, Txirula, Oboea, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Filskornoa, Perkusioa, Akordeoia, Pianoa, Txistua, Silbotea, Panderoa eta Trikitixa
  • Eskolan aurkitu daitezke taldeak: Banda, Sokazko instrumentuen taldea, Akordeoi Orkestra, Dantza Taldeak, Txistulari Banda, Korua, Rock taldea, Konboa eta Instrumentu talde desberdinak.
  • Instrumentu eskaintza hizkuntza Musikala ezagutzen ez duten adinekoentzako.