Harremanetarako:

Kalegoen plaza, 6 behea. 20870 ELGOIBAR
Tfnoa.: 943 744384 Faxa: 943 743736
Helbide elektronikoak:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Osaera:

Hirigintza arloburua: Iosu Arraiz Aranburu
Inguruko arduraduna: Ioseba Arrizabalaga Mendikute
Hirigintza teknikaria: Ane Zabala
Arkitektoa: Aloña Urteaga
Aparejadorea: Eli Mugika
Administrari laguntzailea: Ana Apoita
Teknikaria: Idoia Alvarez
Lantaldeko eta zerbitzuen burua: Eduardo Osoro
Lantaldeko eta zerbitzuen arduraduna: Celestino Rovira
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Udalerriko hirigintza-garapenaren plangintza egiten dugu, eta lizentziak eta baimenak tramitatzen dizkizugu obrak egiteko eta nahi duzun jarduera ekonomikoa aurrera eramateko; ikuskaritzaz ere arduratzen gara.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Herritarrei indarrean dagoen plangintzaren eta tramitatzen ari denaren berri ematea
  • Hirigintza planak tramitatzea, bai ekimen publikoaren bidez, bai partikularren ekimenez
  • Hirigintza kudeaketa: kudeaketarako bitartekoak tramitatzea eta haiei buruzko informazioa ematea
  • Obrak egiteko baimenak tramitatzea, bai lizentzia bidez bai aurretiazko jakinarazpen bidez
  • Bide publikoa eraikuntzako elementuekin —garabiak, etxolak, aldamioak…—, terrazekin —mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak— edo salgaiekin —fruta-kaxak, loreontziak…— okupatzeko baimenak tramitatzea
  • Jarduerak (saltokiak, tailerrak, tabernak...) hasteko eta jarduteko baimenak tramitatzea. Baimen horiek aurretiazko jakinarazpen bidez edo lizentzia bidez eman daitezke, segun eta zelakoa den jarduera eta sor ditzakeen enbarazuen arabera
  • Hirigintzako kontsultei idatziz erantzutea
  • Egoera txarrean dauden eraikinei ekiteko aginduak ematea eta aurri-espedienteak tramitatzea
  • Obretan eta jardueretan legea betetzen dela kontrolatzea, salaketak, zigor-espedienteak eta abar tramitatuz
  • EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoen txostenak tramitatzea
  • Lursailak eta eraikinak banantzeko lizentziak, pasabideetarako lizentziak eta abar tramitatzea
  • Arloaren artxiboan dauden planoen eta proiektuen kopiak ateratzea.