Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena 1907-2007

argazkiaOndoren azaltzen den egitaraua prestatzeko Udaleko Kultura, Gazteria, Euskara eta Kirol Patronatuaz gain, herriko hainbat talde eragilek parte hartu dute. Hona hemen eragile horiek: Elgoibarko Musika eta Dantza Federazioa, Haritz EDT, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Danborrada, Parrokiako Abesbatza, Udal Musika Banda, Udaleko dultzaineroak, Udal txistulariak, Mauxitxa txaranga, Ongarri zine-kluba, Ongarri argazkilari taldea, Elgojaiotza, Filatelia elkartea, San Bartolome Parrokia, Lagunak Pilota taldea, Ikastetxeak, Euskaltegiak, Bertsozale elkartea, Herriko hedabideak, Txankakua merkatarien elkartea.

Eragile horietaz gain, asko izan dira baita ere norbanako gisa euren laguntza eskaini eta ekarpenen bat egin dutenak. Era berean, ekintza batzuk babestu dituzten erakundeak ere badira: Danobat, Kutxa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

 

 

Euskal jaien mendeurrenaren logoaEuskal Jaien mendeurrena gogorarazteko logotipoa

Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrenaren logotipoa aukeratzeko epaimahaia 2007ko otsailaren 27an bildu zen. Epaimahai hori, mendeurrena gogorarazteko ekintzak antolatzeko sortu den batzordeko zenbait kidek osatu zuten. Era berean, Egur eta Kokoe elkarteko bi ordezkari ere izan ziren bertan.

Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrenaren irudi izango den logotipoa Nuria Llorente Aguirre logroñoarrak, lehiaketaren irabazleak, egin du.

Guztira, hogeita hiru lan aurkeztu zituzten lehiaketa honetara eta irabazi zuen logotipoaren egileak 300 euroko saria jaso zuen.

 

ELGOIBARKO EUSKAL LORE-JOKOAK EDO EUSKAL JAIAK

Euskara eta euskal kultura sustatzea zen haien helburua. Mugaz bi aldeetako intelektualak biltzen ziren eta etengabe trukatu ziren kultura mailako ideiak eta proposamenak.

Gipuzkoako Euskal jaietako lehendakaria Laffitte jaunak, 1907an Elgoibarren emandako hitzaldian, zioen bezala, Lore-jokoak euskal kulturako erakundeak dira, eta hargatik probintzia eta udal gorporazioen laguntza jasotzen dute. Eta biziki erregutu zien erakundeoi jarrai zezaten laguntza ematen. Eta aurrerago eransten zuen..."

Poco a poco, y gracias a la constante propaganda que en su favor viene haciéndose estos últimos años, el antiquísimo y admirable idioma de los euskaldunas que algunos juzgaban muerto ya, va saliendo de la postración y el olvido en que yacía por nuestra criminal indiferencia,..."

Euskal kulturaren berpizkunde honetan, Euskal Jaiekin batera garrantzi handia izan zuten sortutako kultura-elkarte euskaltzaleek.

PELLO ARRIETA SORAIZ
Elgoibarren 2005eko urriaren 20an

 

1907domina1907ko Euskal Jaien domina

Elgoibarko Amesti baserriko Maria Luisa Astigarragak 1907ko Euskal Jaien aluminiozko domina topatu du bere txikitako jostailuen artean.

Momentuz inor ez da ausartu dominaren jatorria zein izan zen esatera baina, Pello Arrieta historialari elgoibartarrak azaldutakoari eutsiz, “dirudienez, 1907ko Euskal Jaietan baserriko tresnak erakusteko eta erabiltzeko egin zen lehiaketako saridunei banatu zitzaien”.

Euskal Jaien mendeurrena dela eta, Elgoibarko Udalak dominaren erreplika batzuk egingo ditu, beti ere, “ondare hori ez galtzeko”.

Dominaren neurriak ondorengoak dira:
Diametroa: 29,4 mm.
Lodiera: 1,75 mm

 

 

Medalla de las Fiestas Euskaras de 1907

La elgoibartarra del caserío Amesti Maria Luisa Astigarraga ha encontrado entre sus juguetes de la infancia una medalla de aluminio de las Fiestas Euskaras que tuvieron lugar en la localidad en el año 1907.

De momento, nadie se atreve a asegurar la procedencia de la medalla aunque, según la información aportada por el historiador elgoibartarra Pello Arrieta, "al parecer, esas medallas se repartieron entre los ganadores de la feria de maquinaria agrícola y aperos de labranza que se organizó con motivo de la Euskal Jaia de 1907".

Coincidiendo con la celebración del centenario de las Fiestas Euskaras de Elgoibar, el consistorio de la localidad realizará unas réplicas de la medalla encontrada por Maria Luisa Astigarraga, en cualquier caso, "para que ese patrimonio no se pierda".

Las medidas de la medalla son las siguientes:
Diámetro: 229,4 mm.
Grosor: 1,75 mm.