EGINKIZUN ANITZEKO LANGILEAK

TOKI POLIZIAKO BITARTEKO AGENTEEN LAN-POLTSA

EHAAn argitaratutako deialdia
2014ko otsailak 25

Segurtasun Sailak hautatzeko eta trebatzeko prozesu bat deitu du udaltzaingoko bitarteko agenteen (Oinarrizko Eskala eta C-2 Sailkatze Taldea) poltsa bat sortzeko, kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko.

Izena emateko epea martxoaren 13an bukatuko da, goizeko 11tan, PLEAren www.arkauteakademia.net webgunean.

Informaziorako estekak:

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legean eta Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean xedatutakoarekin bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek helarazitako eskaerak aintzat hartuta egin da deialdi hau.

Doako telefonoa informazio lortzeko

Doako telefono honetara deitzeko aukera dago:900 840 088, astelehenetik ostegunerako ordutegian, 8:30etik 16:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara,horren gaineko informazio guztia lortzeko.