Harremanetarako:

Kalegoen plaza, 6 behea. 20870 ELGOIBAR
Tfnoa.: 943 744384 Faxa: 943 743736
Helbide elektronikoak:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Osaera:

Hirigintza arloburua: Iosu Arraiz Aranburu
Inguruko arduraduna: Ioseba Arrizabalaga Mendikute
Hirigintza teknikaria: Ane Zabala
Arkitektoa: Aloña Urteaga
Aparejadorea: Eli Mugika
Administrari laguntzailea: Ana Apoita
Teknikaria: Idoia Alvarez
Lantaldeko eta zerbitzuen burua: Eduardo Osoro
Lantaldeko eta zerbitzuen arduraduna: Celestino Rovira
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Udalerriko hirigintza-garapenaren plangintza egiten dugu, eta lizentziak eta baimenak tramitatzen dizkizugu obrak egiteko eta nahi duzun jarduera ekonomikoa aurrera eramateko; ikuskaritzaz ere arduratzen gara.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Herritarrei indarrean dagoen plangintzaren eta tramitatzen ari denaren berri ematea
  • Hirigintza planak tramitatzea, bai ekimen publikoaren bidez, bai partikularren ekimenez
  • Hirigintza kudeaketa: kudeaketarako bitartekoak tramitatzea eta haiei buruzko informazioa ematea
  • Obrak egiteko baimenak tramitatzea, bai lizentzia bidez bai aurretiazko jakinarazpen bidez
  • Bide publikoa eraikuntzako elementuekin —garabiak, etxolak, aldamioak…—, terrazekin —mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak— edo salgaiekin —fruta-kaxak, loreontziak…— okupatzeko baimenak tramitatzea
  • Jarduerak (saltokiak, tailerrak, tabernak...) hasteko eta jarduteko baimenak tramitatzea. Baimen horiek aurretiazko jakinarazpen bidez edo lizentzia bidez eman daitezke, segun eta zelakoa den jarduera eta sor ditzakeen enbarazuen arabera
  • Hirigintzako kontsultei idatziz erantzutea
  • Egoera txarrean dauden eraikinei ekiteko aginduak ematea eta aurri-espedienteak tramitatzea
  • Obretan eta jardueretan legea betetzen dela kontrolatzea, salaketak, zigor-espedienteak eta abar tramitatuz
  • EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoen txostenak tramitatzea
  • Lursailak eta eraikinak banantzeko lizentziak, pasabideetarako lizentziak eta abar tramitatzea
  • Arloaren artxiboan dauden planoen eta proiektuen kopiak ateratzea.