logomuseoMakina-Erremintaren Museoa (IMH)

Helbidea: Azkue auzoa, 1
20870 Elgoibar ( Gipuzkoa )
tel. 943 74 84 56
faxa 943 74 41 53
http://www.elgoibar-museoa.com
e-mail: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Makina Erremintaren museoaXX. mendearen hasieratik, bertako enpresen ekimenari esker, Elgoibar eta beronen eragin-eremua nazioarteko merkatuetan ezagunak izan dira.

IMHk omenaldia egin nahi izan die langile eta enpresari guztiei, baita gure herria makina-erremintaren fabrikazio eta diseinuaren erreferente bihurtu duten gainontzeko pertsonei ere. Horrela bada, IMHk museo  bat sortu du industria indartsu honen historiari dagokion zati garrantzitsu bat jasotzeko. Museoak 400 m2ko azalera erabilgarria du. Hiru nabe ditu: bat erdian, eta beste biak, alboetan. Bertan 60 pieza baino gehiago ikus daitezke (fresatzeko makina orokorrak, tornu paraleloak, karraskatzeko makinak, zulatzeko makinak...) Makina horiek guztiak Elgoibarko makina-erremintaren aitzindariek egin zituzten. Museoa zabalik dago, eta eskoletako ikasleak eta enpresa bidaietakoak bertaratu daitezke, aldez aurretik IMHn (tel.: 943744132) ordua eskatuz gero.

 

museoa02MUSEOAREN GUNEAK
Mekanizatuko tailerra edo erdiko nabea

Erdiko nabea handiena da; bertan erakusten dute, hainbat makina benetan nola dabilen. Erakusketa hori eraikinaren teilatuko zertxek edo habeek sostengatutako euskarrien bidez eta poleadun transmisio-ardatzen bidez egiten da.Lagin hau erakusketaren atalik garrantzitsuena da. Bertan, mende hasierako mekanizatu tailer bat ikus daiteke: pedal bidez dabiltzan tornua eta balezta-zerrak; txirbila kentzeko, materiala desitxuratzeko eta ebakitzeko makinak; tornuak, karraskatzeko makinak, zulatzeko makinak, zerrak eta mende erdira arte martxan jardun zuten beste makina batzuk.

museoa04Errementaritza-galdaragintza edo alboko 1. nabea

Gune honetan errementaritza-galdaragintza lantegi baten erreprodukzioa egin da. Bertan, artisau-ekoizpenerako beharrezkoak diren lanabesak ikus daitezke. Horretaz gain, gure burdinoletan egiten zen "agoa" izeneko masa erdimetalikoaren lagin urrietariko bat ere ikusgai dago. Erakusketa honek industriaurreko aroa islatzen du; horretarako, bailarako antzinako sutegien eta errementerien ekoizpen ereduak azaltzen ditu.

Erdi Aroko tresneria edo alboko 2. nabea

Gune honetan, Erdi Aroko makinak jarri dira ikusgai. Halaber, erakusleihoetan garai hartako hainbat lanabes eta  mekanismo ikus daitezke. Horretaz gain, hormetan, informazio panelak daude eskegita, dozenaren bat gutxi gorabehera. Panel horietan sektorearen historia kontatzen zaigu gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Argi dago, beraz, erakusketa honen helburuak didaktikoak eta dibulgatzaileak direla. Guztira, 250 argazki baino gehiago daude ikusgai erakusketa areto honetan.