morkaikomendiaMorkaikurako igoera

Mendi honetara igotzeko aukeretako bat Elgoibartik Markinarako C-6213 eskualde - errepidea hartzea da. Errepideean gora 5 km egin ondoren, Done Mikel ermita ikusiko dugu eta bertara joango gara.

Ermitan gaudela, pista asfaltatu batetik jarraituz, Mugertza baserriaren ondotik pasatuko garaBorrajenera heldu eta gero Oanagusi baserriarekin egingo dugu topo, eta ondoren, Oa txikirekin. Han, eskuinaldean dagoen pista batetik jarraitzen badugu, Morkaikuko gurutzeraino helduko gara.Dena den, landareria eta paisaia hobeto ikusteko gogoa izanez gero, itzulinguru bat egingo dugu, eta eskuineko pista hartu beharrean, aurrera jarraituko dugu, eta Iruiturrira iritsiko gara. Bertan, ibilalditxoak egin eta iturri ondoko zuhaitzen itzalpean atseden har dezakegu. Mahaiak ere badira. Atseden hartu ondoren, Morkaikurantz abia gaitezke lurreko harriak gorriz eta zuriz pintaturik dauden bidezidor batetik. Bidearen amaieran gurutze famatua ikusiko dugu. Inguruan, dirudienez, Gerrate Zibileko trintxeretako hainbat lurperaketa daude. Leku horretatik paisaia bikainaz goza dezakegu.

hasiera

 

karakateelurra01Karakaterako igoera

Azkue (San Roke) auzotik gorako errepidea hartuz gero, Karakateko mendizerrara igotzeko bidea dugu. Bide horri jarraiki, auzoa atzean lagako dugu, eta San Bizente-San Roke ermitaraino helduko gara. Behin hantxe gaudela, 400en bat metro aurrerago, ezkerrean dagoen bidea hartuko dugu, eta hiru kilometro egin ondoren, Berazeta baserrira iritsiko gara. Puntu honetan hasten da Karakaterako igoera. Elgoibarko mendirik berezienetako bat da. Bertan, historiaurreko aztarna ugari daude. Gainera, gailurretik paisaia ikusgarriaz gozatzeko aukera dago. Horretaz gain, mendizerra bereko Atxolin edo Irukurutzeta gailurretara joateko ibilbide lasaia eta polita egin daiteke.

hasiera

 

 

kalamuamendiKalamuarako igoera

"Max" bezala ere ezagutzen den 772 metroko mendi honetara joateko, lehendabizi, Done Petri ermitarantz joango gara, baina Done Petri ermitara heldu baino 150 m lehenago hormigoizko pista bat ikusiko dugu Arrateko ermitarako norabidean. Pista horretatik, Aubia eta Goikoetxea baserrietatik hurbil pasatuko gara, eta ondoren Armaziora iritsiko gara.

Bertan, eskuineko pistari jarraiki, tontorrera helduko gara. Gora heldu baino lehen, metro batzuk beherago dagoen iturri batean freskatzeko aukera izango dugu.Baian hau ez da Kalamuara zuzenean iristeko bide bakarra. Izan ere Aiastiako bidexka jarraituz, Iruiturritik mendiaren magalera iristen gara.

hasiera

 

moruMorurako igoera

Berriz ere Done Petri ermitarantz abiatuko gara, eta bertara heldu baino 150 metro lehenago, ezkerraldean dagoen pista bati jarraituko diogu. Aurrera jo eta plater - tiraketaren instalazioen ondotik igaro ondoren, Arraitzaga baserrira iritsiko gara. Bide honi jarraiki, burdinezko perretxiko bat eta, ondoan, postontzi bat aurkituko ditugu. Handik, Deba ibaiak Maltzaga eta Elgoibar bitartean egiten duen ibilbidea ikusi ahal izango dugu.

hasiera

 

 

sallobenteSallobente-Ermuaraneko Ibilbidea

Elgoibartarrek sasoian egoteko eta ariketa pixka bat egiteko gehien egiten duten ibilbideetako bat da Sallobente-Ermuaran auzora garamatzan bide hau. Karakate eta Azkarate mendien arteko lautada batean dago.

Landa-ingurua da eta erraza da bertara iristea, errepide asfaltatu bati jarraitzen zaiolako.Hasieran, Elgoibar eta Azkoitia lotzen dituen eskualde-errepidetik joango gara, baina geroxeago, eskuinean dagoen bide seinalizatu batetik jarraituko dugu.Bi kilometro eta erdi ibili ondoren, Sallobente-Ermuaran auzora iristen gara, bertan ermita eder bat, bolatokia, auzokoen bilgunea, aparkalekuak, errekatxo bat, mahaiak eta erretegiak dituen zelai bat ditugularik. Leku paregabea da aisialdiaz gozatzeko.

hasiera