Elgoibarko armarriaArmarriaren deskribapena: Armarria 1498an Errege Katolikoek Elgoibarko herriari eskainitakoa da. Bertan, gaztelu bat eta olasotik hartutako hiru bihotz ikus daitezke, azken hauek Ganbotarren sinboloak ziren. Armarria bi lehoik eusten dute, beheko aldean buru bat islatzen da eta guztia gangardun kasket batek inguratzen du, bai eta landare eta garaiko gerren isla ziren bi kanoik ere.

historiaeElgoibarko herria sortu aurretik, bazen jendeztaturiko bailara edo lurralde bat. Bailara horri “Marquina de Suso y de Yuso” deitzen zioten. Bailara horrek Elgoibarko, Soraluzeko eta Eibarko lurretan zegoen. Lehenengo biak, hau da, Elgoibar eta Soraluze Marquina de Yuso delako lurraldean zeuden; eta azkena, Eibar alegia, Marquina de Suso delakoan. Pixkanaka-pixkanaka banatzen joan ziren, eta bakoitzak bere mugak ezarri zituen. Horrela bada, herriak sortuz joan ziren.

historiaeXIV. mendean, 1343ko urriaren 15ean hain zuzen, Soraluze hiribildu bihurtu zen.  Mende horretan, Marquina de Yuso lurraldean bizi zirenak mendietan sakabanatuta bizi ziren, jasan behar izaten zituzten lapurreten eta harrapaketen ondorioz. Egoera hura zela eta, bertako jendea bildu egin zen “Campo de Elgoibar” izeneko lurraldean euren hiribildua egiteko. Lurralde hau “San Bartolome monasterioari” zegokion, eta erregearen jabetzakoa zen. Horrela bada, Alfonso XI.ari, Gaztelako erregeari, aurkeztu zizkioten euren eskakizunak. Erregeak, 1346. urtean, baserritar, olagizon eta errotari haien eskariak onartu zituen, eta adierazi zien zeintzuk ziren herria egiteko berak aukeratu zituen lurra.Euren buruak babestu eta erregea ongi zerbitzatzeko, erregeak baimena eman zien  “Campo de Elgoibar” izeneko lurretan, herria egin eta harresiz inguratzeko, eta eurek egoki iritzitako dorreak egiteko. Hiribilduari “Villa Mayor de Marquina” izena jarri zioten.

Halaber, euren bizimodua arautu ahal izateko, Mondragoeko hiribilduari bezala, “Villa Mayor de Marquina” zelakoari ere Logroñoko forua eman zion. Erregeak emandako beste arau baten bidez, inolako oztoporik eragozpenik gabe, urtean behin, euren alkateak eta ofizialak aukeratzeko eskubidea zuten, eta euren alkateek entzun eta epaituak izatekoa. Eskubide hau herriko biztanle orok izango zuen.

historiaeDena dela, lurrak, lur horietan aurkitu zituzten edo aurkituko zituzten urre eta zilar meatze guztiak, eta eraikiko ziren burdinola guztiak herritarrei uzten zizkien arren, horiek guztiak erregearen jabetzakoak ziren. Hala ere, ordurako eraikita zeuden burdinola eta etxalde guztiak norbanakoenak izango ziren.Bestalde, errespetatu egin beharko zituzten burdinolak, baita burdinolen ibilbidea oztopatzerik izango, ez eta Gipuzkoa osoan eraikita zeuden edo eraikita zeudenak edo eraikiko zirenak ere.

Beste arau baten arabera, errespetatu egin behar zituzten “Olasoko San Bartolome monasterioaren” ondasunak, hala nola, errotak, etxeak, sagastiak,... Gainera, etorkizunean eraikiko zen parrokiarentzat hamarrenak eta hasikinak sortu beharko zituzten.Hasiera hartan, egurrez egiten ziren etxeak. Ondorioz sute ugari izaten zen, 1560ko ekainaren 16an, ama-alaba batzuen erruz gertatutakoa esaterako. Errudunak sortutako kalteak ordaintzera zigortu zituzten, eta hiribildutik bota zituzten betiko.

historiaeXVI. mendetik aurrera, hazkunde demografiko nabarmena izan zen herrian, horrela bada, mendiko herri basoak kolonizatzen joan ziren pixkanaka-pixkanaka. Hori horrela izanik, baserrietan sakabanatuta bizitzen hasi zen jendea. Baserri horietako batzuk borden gainean berreraiki zituzten.
Eraikuntzari dagokionez, urte horietan harriak aurrea hartu zion egurrari. Adibide gisa, gaur egun desagertuta dagoen San Frantzisko komentua aipa dezakegu. 1516an hasi ziren komentu hori eraikitzen.

historiaeHalaber, azpimarratzekoa da, urteetan zehar, industria siderurgikoak gure herrian izan duen garrantzia. Industria mota hau herria sortu aurretik ere ezarrita zegoen gure bailaran. Horren froga dira Lasaldeko eta Andikanoko burdinolak. Alfonso XI.a  erregeak 1335. urtean hiribilduari “Marquina de Suso” bailarako “Fuero de las ferrerías” delakoa eman zion. Hainbat urte igaro ondoren, 1446. urtean hain zuzen, burdinolen jabeak eta bertako olagizonak Elgoibarko Maalako ermitan bildu ziren, ordenantza horiek berriz ere antolatzeko.

Burdinoletan lantzen zuten burdin materiala itsasoz ekartzen zuten Bizkaitik Debako porturaino. Ondoren, ibaian gora, Altzolaraino eramaten zuten gabarretan, bertan ontziraleku txiki bat baitzegoen. Bukatzeko, gurdizainek, idiek tiratutako gurdien bidez, materiala zegokion burdinolan uzten zuten. Burdinoletan landutako materiala, berriro ere, Gaztelara eramaten zuten gurdizainek.