Berdintasun sailaren ekimenez, Elgoibarko Udalak eraso sexisten aurkako kanpaina berezi bat burutu du abuztuaren 22tik 28ra ospatu diren San Bartolome jaietan. Kanpainak Jaietan ere, ezetza ezetza da!” leloa izan du eta herritarrak zein herriko eragileak eta beste herrietatik bertaratuko diren bisitariak sentsibilizatu, inplikatu eta mobilizatu nahi izan ditu. Hona hemen argazki bilduma.