patinajea
 
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak irailerako familian egiteko patinaje ikastaroa antolatu du. Herri Eskolan izango dira lau saioak, ostiralero, irailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara.
 
Interesa dutenek Olaizagan edo Mintxetan eman dezakete izena irailaren 6ra arte. Bazkide diren familientzako prezioa 39 eurokoa da eta bazkide ez direnentzako 49 eurokoa.