Ane Beitia Elgoibarko Alkateak, Kike Zurutuza Euskal Herria Kirola elkarteko ordezkariak, Jon Basurto C.D Elgoibarko Lehendakariak, Sandra Ramajo Errealeko kapitainak, Ainhoa Tirapu Athleticeko kapitainak eta José Ángel Iribar, Athleticeko atezain ohiak Athletic-ek eta Errealak, abuztuaren 27an, Mintxetako futbol zelaian jokatuko duten Euskal Herriko Emakumezkoen VII. Futbol Kopako finala aurkeztuko dute.

Kirol maila gorenekoa den emakumezkoen futbol partida hau, Euskal Herria Kirolak elkarteak antolatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Elgoibarko Udalaren eta C.D. Elgoibarren laguntzarekin.