pilota2

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak San Bartolome jaietan antolatzen dituen pilota profesionaleko bi jaialdietan parte hartuko duten Aspe eta Asegarce enpresetako pilotarien kartelera jakinarazi du gaur. Bi jaialdiak Ikastolako frontoian jokatuko dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Sarrerei dagokionez, aldez aurretik Kaia tabernan salduko dira eta egunean bertan frontoian.

 

Abuztuak 24:

Mendizabal III - Erostarbe // Peña II - Salaverri

Olaizola II - Beroiz // Irribarria - Merino II

Sarrerak: 30 €

Abuztuak 25:

Aguirre - Erasun // Elordi - Martinez

Jaka - Martija // Arteaga - Imaz

Sarrerak: 10 €