SUMO 2 J

  • Sari banaketa, abuztuaren 22an, arratsaldeko 19:30ean izango da, Kultur Etxean.

Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak, Udal Kirol Patronatuak eta Ongarri argazkilari taldeak aurtengo XII. Kirol Argazki Lehiaketaren irabazleak jakitera eman dituzte.

 

Javier Pedro Fernandez argazkilariak aurkeztutako “Sumo-2” argazkia saritu du epaimahaiak sari nagusiarekin (300 euro). Fernando Zamarbidek aurkeztutako “Final Feliz” argazkiak eskuratu du bigarren saria (200 euro).

FINAL FELIZ Fernando Zamarbide FerrarasHEMEN DA GAILURRA Ander Izagirre Egana

Elgoibarko bizilagunek aurkeztutako argazkien artean, Ander Izagirrek aurkeztutako “Hemen da gailurra” izeneko argazkia saritu dute Herritarrentzako Sariarekin. 200 euroko saria jasoko du.

Nerabeen Sariko (13-17 urte) lehen saria Nerea Beristain elgoibartarrarentzat izan da. “QuickPro is on!” izeneko argazkiarekin jaso du 150 euroko saria. Bigarren postua, aldiz, hutsik geratu da.

Gazteentzako bi sariak (18-30 urte), berriz, Elgoibarren geratu dira. Jokin Zubiaurreren “Azken Bostekoa” izeneko argazkiak jaso du lehenengoa (300 euro) eta Sara Beristainen “Borgethon inun baño hobeto” lanak, bigarrena (200 euro).

QUIKPRO IS ON Nerea BeristainAZKEN BOSTEKOA Jokin Zubiaurre MochalesBorgethon inun bano hobeto Sara Beristain

Sari banaketa, abuztuaren 22an, arratsaldeko 19:30ean izango da, Kultur Etxean. Epaimahaiak aukeratzen dituen argazkiak erakutsiko dira jendaurrean, abuztuaren 21tik irailaren 2ra bitartean, Kultur Etxean (Txiki egunean - abuztuak 25 - eta igandean, itxita). Ordutegia: 18:30 – 20:30.

Argazki sarituak antolatzaileen esku geratuko dira, eta horiek izango dira argazkiak argitaratzeko eskubidea izango dutenak, beti ere, egilearen izena aipatuta. Saritu gabeko lanak jasotzeko epea irailaren 11tik 23ra izango da. Lanak Olaizaga kiroldegian jaso ahal izango dira. Epe horren barruan jasotzen ez diren lanak antolatzaileen esku geratuko dira.