Vicenta Ecenarro

Vicenta Ecenarro elgoibartarrak 100 urte bete zituen atzo. Ospakizun berezi honetan, maite dituen senitarteko zein zaharren egoitzako langileak izan ditu alboan. Elgoibarko Udalak ere zoriondu egin nahi izan du. Ane Beitia alkatea eta Blanca Larrañaga Ongizate saileko zinegotziak, lore sorta bat oparitu zioten Vicentari udalaren izenean.