kalegoen

  • Helburua etxebizitzaren funtzionamenduari buruzko arauak ezartzea eta baliabidearen onuradunak, etxebizitzan sartzeko prozedura eta etxebizitza erabiltzeko baldintzak zehaztea da.
  • Ordenantza eta udal araudi guztien elaborazioak, gaurtik aurrera, aurreko kontsulta publiko bat izango du, herritarrak informatu, aldaketak proposatu edota araudi berri horien inguruan eztabaidatu dezaten, elgoibartarren parte hartzea hobetuz.
  • Herritarrek, erakundeek eta elkarteek, hala nahi izanez gero, uztailaren 29ra arte, iritziak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edota Udalaren Erregistro Orokorrean.

Elgoibarko Udalak, Ongizate Sailaren bitartez, gaur abiarazi du larrialdi egoeretan, aldi baterako premiazko harrera egiteko etxebizitza arautzen duen ordenantzaren prestatu aurreko lehen kontsulta publikoa. Kontsulta honen bidez, kontsistorio elgoibartarrak arauak egiteko prozeduraren baitan, herritarren partaidetza hobetu nahi du, izan ere, martxan jarriko den arauak eragin zuzena izango du herritarrengan eta erakunde nahiz elkarte esanguratsuenengan eta horregatik, Udalak hauen iritzia jaso nahi du.

Halaber, Udalak adierazi du ordenantza eta udal araudi guztien elaborazioak, gaurtik aurrera, aurreko kontsulta publiko bat izango duela, herritarrak informatu, aldaketak proposatu edota araudi berri horien inguruan eztabaidatu dezaten.

Ane Beitiak, Elgoibarko Alkateak baieztatu du “kontsulta honi eta etorkizunean martxan jarriko ditugunei esker, Udala aurrerapauso garrantzitsuak ari da ematen instituzio ireki, garden eta parte hartzaile batean bihurtzeko, eta erabaki garrantzitsuenak herritarrekin modu kolektibo eta zuzenean hartu nahi ditugu”.

Aurreko kontsulten emaitzak juridikoki lotesleak izan ez arren, Beitiak nabarmendu du Gobernu Taldeak, araudi guztien elaborazio prozesuen emaitzak kontuan hartuko dtuela dituelako, horretarako konpromiso eta borondate irmoa dutela adierazi du.

Ordenantzaren helburua: etxebizitzaren funtzionamenduari buruzko arauak ezarri

Elgoibarko Udalak etxebizitza bat du herrian, udalerrian gertatzen diren larrialdi egoeretan, aldi baterako harrera egiteko erabili nahi dena. Baliabide hau abian jartzeko, etxebizitza horren funtzionamenduari buruzko arauak ezarri behar dira. Ildo horretatik, esan, etxebizitza horrek ez duela horrelako araurik. Hori dela eta, etxebizitzaren erabilera eta funtzionamendua arautzen duen araurik ez dagoenez, egokitzat jotzen da zerbitzu hori arautuko duen araudi bat ezartzea, baliabidearen onuradunak, etxebizitzan sartzeko prozedura eta etxebizitza erabiltzeko baldintzak zehazteko helburuarekin.

Partaidetza bideak

Behar bezala identifikatutako herritarrek, erakundeek eta elkarteek, hala nahi izanez gero, 2017ko uztailaren 29ra arte, iritziak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan ditzaten, ondoren zehaztuko den partaidetza bideren bat erabilita:

  • Ondoko helbide elektronikora  email bat bidaliz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Arreta Bulegoan kokatuta dagoen Elgoibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuz: Santa Ana kalea 2, sarrera Giza Eskubideen parketik.

Kontsultaren tramitea egin ostean, eta aurkeztutako proposamenak aztertu eta Ordenantza onartzeko prozedurari ekin ondoren, Ordenantzaren zirriborroa argitaratuko da dagokion web atarian, eragindako herritarrek, beste behin ere, entzunaldia egiteko aukera izateko; eta hartara, egokitzat jotzen diren ekarpen gehigarri guztiak jasotzeko.