sbkartela

  • Helduen kategorian, guztira 14 kartel aurkeztu dira eta haurren kategorian, beste 14.
  • Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, 19:30ean kultur etxeko erakusketa gelan.

Elgoibarko Udalak, Kultura Sailaren bitartez antolatutako 2017ko San Bartolome Jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketak baditu dagozkion irabazleak. Helduen atalean Ana Salegui Egañak, “Ongi etorri” izeneko lanarekin, irabazi du 700 euroko saria.

Halaber, haurrentzako lehiaketan, honakoak izan dira sarituak:

Aritz Vallejo Caballero (12 urte), Irati Uzkudun Cabezudo (12 urte), Eneko Etxaniz Irureta (10 urte), Elaia Etxaniz Irureta (8 urte), Oihan Goñi Orozko (8 urte), Leire Etxaniz Bereziartua (5 urte)

Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, 19:30ean kultur etxeko erakusketa gelan.

Helduen kategorian, guztira 14 kartel aurkeztu dira eta haurren kategorian, beste 14. Epaimahaia honakoek osatu dute: Ane Beitia, Elgoibarko Udaleko alkatea; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeburua; Alberto Garcia eta Iñaki Raigoso, garai bateko Kokoe taldeko kideak; Jokin Martinez, Ongarri Argazki Taldeko kidea; Gemma Monreal, margolaria; Paula Heras; Egur Arte Tailerreko kidea eta Blanca Salegi, Elgoibarko Udaleko kultura teknikaria, idazkari lanak egin eta akta jaso du.

Saritu gabeko lanak, epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako, 30 eguneko epea izango da. Lanak aipatutako epean jaso ezean, Udalak uste izango du egileak horiei uko egiten diela. Ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, lan horiek egoki irizten dion moduan erabiliko ditu.

Saritutako lanak Udalaren esku geldituko dira. Udalak, halaber, inprimatzeko, argitaratzeko eta ezagutarazteko eskubidea izango du, baita gainerako eskubide guztiak ere. Elgoibarko Udalak parte-hartzaile guztiei eskerrak eman eta saridunak zoriondu nahi ditu.