ikasgela ibiltaria

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzako KULTURA DIGITAL@ programaren parte den heziketa kanpaina honen helburu nagusiena 8 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeen artean teknologien erabilera egokia bultzatzea eta, mundu digitalean behar bezala moldatzeko tresnak eskaintzea da.
  • Tailerren edukiak (PDF)
  • Ikasgela ibiltaria (PDF)
  • Zergatik programatzen ikasi (PDF)

Elgoibarko udalerria izango da mundu digitalaren ezaguerak zabaltzeko ikasgela ibiltariaren lehenengo geltokietako bat, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzako KULTURA DIGITAL@ programaren parte den heziketa kanpaina. Autobusa Elgoibarren izango da uztailaren 5ean, asteazkena, egun guztian zehar, Kalebarren plazan. Goizez umeen txanda izango da, bai Elgoibarko Udalak eskaintzen duen aisi programan parte hartzen duten umeena, baita tailerretan parte hartu nahi duen beste edozein umeena ere; eta arratsaldez, aldiz, nerabeen txanda, bai Gaztelekukoena, baita parte hartu nahi duen beste edozein nerabeena ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kode Eskolak, Elgoibarko kasuan Udalarekin elkarlanean, abiarazitako ekimen honen helburu nagusiena 8 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeen artean teknologien erabilera egokia bultzatzea eta, mundu digitalean behar bezala moldatzeko tresnak eskaintzea da.

Horretarako, programatzen erakutsiko zaie, ikasleek ikas dezaten programatzen lehenago irakurtzen eta idazten ikasi duen bezala, horrela bakarrik ulertuko baitute tresnek nola funtzionatzen duten eta behar bezala erabiltzen ikasiko dute. Helburua gazteek sormena eta pentsamendu logikoa lantzea da, jarrera ekintzailea gaztetatik sustatzeko.

Interesatuek izena eman dezakete web orrian (http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/kultura-digitala/ikasgela-ibiltaria) edota Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jarri ahal izango dira 943 000 333 telefono zenbakian edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

“Ikasgela ibiltaria”

Ikasgela ibiltariak Gipuzkoako udalerri desberdinetan zehar ibiliko da ekainaren 29tik uztailaren 30era arte kode_tu programaren baitan 8 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeei 45 bat minututako doako tailerrak eskainiz, sare eta teknologia berrien erabilera haur, nerabe eta gazteen heziketa eta garapen prozesuetan barneratzeko. Aldundia, Orona Fundazioa eta Kode-Eskolak sustaturiko proiektua da, eta Irizar enpresaren laguntza ere badu, izan ere ikasgela bere autobusetariko baten prestatuta baitago.

Tailer bakoitzaren edukia

  • PROGRAMATU I
    12-16 urte Edozein gailu elektroniko, bideo-joko edota webguneren atzean, programazioa dago. 45 minutuko ikastaro honetan, programazioa zer den ikasteaz gain, gure lehen programak sortuko ditugu. Zatoz eta has gaitezen programatzen!
  • PROGRAMATU II
    14-16 urte Zer da programazio lengoaia bat? Zer aldagai bat? Nola har ditzake erabakiak ordenagailu batek? Galdera hauen erantzunak, eta askoz ere gehiago, era dibertigarrian ikasiko ditugu, etxera eraman ahal izango duzun proiektu txiki bat sortuz.
  • PROGRAMATU ORDENAGAILURIK GABE
    8-12 urte Jolas erraz bezain dibertigarrien bitartez, programazioan funtsezkoak diren hainbat ezagutza lor daitezke. Zatoz ondo pasatzera, kode, argazki eta ordenagailuei buruz ikastearekin batera.
  • WEBGUNEAK SORTU
    12-16 urte Izan sare sozialak, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat! 45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun!
  • SCRATCH EZAGUTU
    8-12 urte Irudiekin programatzen ikastea posible da! Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxera eraman ahal izango ditugunak. Hasi hemen ikasten eta zure kabuz sortu ahal izango dituzu nahi adina joko etxean.
  • BIDEO-JOKOAK SORTU
    8-14 urte Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu! Diseinuan nahiz programazioan egingo ditugu hastapenak, sormena nahiz logika martxan jarri beharko ditugularik… Zatoz, jokalari!