balantzea

  • Legealdiaren erdia beteta, planaren betetze-maila oso altua da, %96,3koa.
  • Lehentasuna duten 19 jarduerek, %100ean betetzen dituzte aldez aurretik zehaztutako exekuzio denborak eta epeak: 8 Herritartasun arloan, 4 Antolakuntza arloan eta 7 Lurralde arloan.
  • 2016-2019 Legealdi Planak, udala herritarrengana hurbiltzeko eta elgoibartarrak udal-politiken erdigunean kokatzeko helburuak ditu, besteak beste.
  • Planean betetako %96,3ari, Legealdi Planean ez baina udal aurrekontuetan jasotzen diren eta modu paraleloan landu diren beste hainbat ekintza azpimarragarri gehitu dizkie Elgoibarko  Udalaren Gobernu-taldeak.

Ane Beitia Elgoibarko Alkateak gaur, prentsaurrekoan eta Gobernu Taldeko kide batzuekin batera, legealdiaren erdia betetzen den garai honetan, Udalak orain 2 urte martxan jarritako Legealdi Planaren balantzea aurkeztu du.

“Agindutakoa betetzen ari gara. Legealdi plan hau, herritarrekin hartutako konpromisoa da, lana eta ardura oinarri dituena. Bi urtetan ideiak ekintza bihurtu ditugu, benetakoak eta neurgarriak diren ekintzak. Gobernu-talde honek garatutako jarduera eta konpromisoaren gardentasuna erabatekoa da”.

Ane Beitiak, Gobernu-taldearen esfortzua eta konpromisoa ere azpimarratu ditu, ilusioz beteta eta bateratuta jarraitzen duen taldea dela adierazi du. Helburua ere berbera izaten segitzen duela esan du, elgoibartarren beharrizanei erantzutea, Elgoibar hobeago bat eraikitzen jarraitzeko.

Beitiaren esanetan, azken bi urte hauetan politika egiteko bide jakin bat hautatu du Udalak, herritarrengana hurbilduz, herritarren parte hartzea sustatuz, Elgoibako eragile desberdinekin elkarrizketak antolatuz, herritarrenganako arreta hobetuz, teknologia berrien inplementazioaren bitartez, etab.

%96 baino gehiagoko betetze-maila

Legealdi Planean planifikatutako ekintzen bistadizoan, Alkateak planaren balorazio oso baikorra egin du, bai honen eboluzioari dagokionez, bai betetze-mailari dagokionez ere. Plan honek, Udala, instituzio gisa, herritarrengana hurbildu eta elgoibartarrak udalpolitiken erdigunean jarri ditu. Beitiaren arabera, “egin beharreko proiektu eta ekintza ia guztiak eginda daude eta martxan jarri beharrekoak martxan daude”. 
 
Gobernu-taldeak, azken bi urtetan hartutako erabakien koherentzia azpimarratu du eta pozik agertu da egindako lanagatik. Datu esanguratsu moduan, Legealdi Planaren betetze-maila nabarmendu du, izan ere, %96,3koa da (2017ko martxora arte). Azken bi urte hauetan garatu diren jarduera guztiak, Elgoibarko Gobernu-taldearen geroko ekintzan ere lehentasunezkoak izango diren 3 arlotan sailkatzen dira: Herritartasuna, Antolakuntza eta Lurraldea. 


 
Herritartasun arloa: (2017ko martxora arte):

%95 exekutatuta eta exekutatzen

Antolakuntza arloa: (2017ko martxora arte):

%100 exekutatuta

Lurralde arloa: (2017ko martxora arte):

%94 exekutatuta eta exekutatzen

Ekintzan Plana gainbegiratu ostean, honela mintzatu da Alkatea “Legealdi Planean zehaztutako ekintzak lantzeko konpromisoa hartu bagenuen ere, modu paraleloan, planean definituta ez dauden baina udal aurrekontuetan jasota dauden bestelako jarduera garrantzitsu batzuk egiteko gauza izan gara”. Ildo honetan, beste ekintza guzti hauek ere gehitu edota gutxienez kontuan hartu beharko liratekeela esan du.

Eginkizun azpimarragarrienak %100ean bete dira

Legealdi Plana diseinatzerakoan, Elgoibarko Udalak 66 ekintza desberdin planifikatu zituen eta horietatik, lehentasuna zuten 19 jarduera definitu. Egun, ekintza hauek, %100ean betetzen dituzte aldez aurretik zehaztutako exekuzio denborak eta epeak: 8 Herritartasun arloan, 4 Antolakuntza arloan eta 7 Lurralde arloan. 

8 Herritartasun arloan: 

  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua behar berriei egokitzea.
  • Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailetik egiten den haurrentzako eskaintza bateratua egitea.
  • Laneratzeko zailtasunak dituzten emakumeekin eskuhartzea.
  • Etxegabetzeen aurkako protokoloa egitea eta onartzea.
  • Arrisku egoeran dauden haurren arretarako protokoloak eta zerbitzuak hobetzea.
  • Aisia arloko udal zerbitzuak eta eskaintza herriko haur, nerabe eta gazte guztientzat bermatzeko plana.
  • Udaleko V. Erabilera Plana ebaluatzea eta VI. Plana diseinatzea eta ezartzea: Urrezko BIKAIN ziurtagiria lortu du Udalak 2016an.
  • Herriko Antzokiaren kudeaketa eta diagnosia egitea.

4 Antolakuntza arloan:

  • Herritarren arreta zerbitzua indartzea: Herritarrentzako arreta zerbitzua ezartzeko prozesua bideratzea, eta horretarako, ondorengoak zehaztea.
  • Parte-hartze plana diseinatzea eta ezartzea.
  • Herritarrak informatzeko teknologia berriak abian jartzea.
  • Udal kudeaketako prozesuak berrikusteko, arrazionalizatzeko eta errazteko prozesua bultzatzea.

7 Lurralde arloan:

  • Aita Agirre eskola zaharrak kultur ekipamendu gisa eraberritzea.
  • Industrialdeak konpontzea eta industrialdeen urbanizazioa hobetzea.
  • Urazandiko haur-parkea berritzea eta auzoetako haur-parkeen zuzkidura handitzea.
  • Herrigunea eraberritzea eta balioestea bultzatzea.
  • Olasogain eremua berriz urbanizatzeko eta bertako irisgarritasuna hobetzeko proiektua idaztea (Sigmako etxebizitzak).
  • Mugikortasun plana eguneratzea, oinezkoek lehentasuna izan behar duteneko guneak arintzeko.
  • Kaleko argiteria berritzeko eta argiteriaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko programa.

Elgoibarko 2016-2019 Legegintza Planaren deskribapena

Legealdi Plana, herriaren etorkizuneko erronka nagusiak biltzen dituen dokumentua da eta hauei erantzuteko ekintzak eta proiektuak zehazten ditu, hurrengo 3 arlo nagusi eta berri hauetan egituratuta: Herritartasuna, Antolakuntza eta Lurraldea. Gauzak horrela, Elgoibarko Udalak, plan honetan zehaztutako ekintza eta proiektu guztiak errealitate bihurtzeko, 4.635.500 € bideratuko ditu guztira. (Herritartasuna: 2.734.500 € / Antolakuntza: 695.000 € / Lurraldea: 1.206.000 € ).

12 helburu estrategiko eta 3 arlo nagusi:

Herritartasuna:

  • Herritarren ongizatea bermatzea.
  • Bizikidetza bermatzea.
  • Euskararen erabilera sustatzea.
  • Herritartasun aktiboa sustatzea.

Antolakuntza:

  • Administrazioa hurbila, gardena eta modernoa izatea
  • Administrazio eraginkorragoa izateko, etengabeko hobekuntzan oinarrituriko kudeaketa bultzatzea.
  • Erronka berriei langile eta baliabide egokiak erabiliz, aurre egitea.
  • Sustapen ekonomikoa eta enplegua.

Lurraldea:

  • Herria suspertzea eta eraberritzea.
  • Etxebizitza hutsen eta eraberritze integratuko eremuen plangintza eta kudeaketa.
  • Mugikortasuna eta irisgarritasuna bultzatzea.
  • Ingurumenaren eta paisaiaren kalitatea hobetzea 

Partaidetzan oinarritua eta udaleko sail desberdinen arteko transbertsalitatea sustatzeko helburuarekin, 2016-2019 Legealdi Plana egiteko prozesua Alkatetza buru dela gauzatu da, eginkizun horretan sortu den Zuzendaritza Taldearen laguntzarekin eta Gobernu-taldeko kideen ekarpenekin. Ane Beitia Alkatearen esanetan, azpimarratzekoa eta eskertzekoa da beste behin, udal langile guztien laguntza eta parte hartzea, horri esker planak herriaren egoera zehatzean eta egun bizi duen errealitatean oinarritutako proposamenak biltzen baititu.

Beitiak, Elgoibarko Udalaren zorroztasuna eta gardentasuna azpimarratu ditu udal kudeaketaren ezaugarri nagusi gisa. Udalak hartutako ardura eta konpromisoa azpimarratu nahi izan ditu, bai Legealdi Planaren prozedimenduari dagokionez, bai honen betetzeari dagokionez ere. Alkatearen esanetan, “erantzunkizuna, gardentasuna eta seriotasuna, Elgoibarko Udalaren kudeaketaren oinarrizko hiru zutabe izan dira, egun ere badira eta etorkizunean ere seguru hala izango direla”.