Elgoibarko udalerrian, Gizarte Zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru-laguntzen oinarriak 2017ko ekainaren 26an argitaratu ziren GAOn, baita garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak eta honi loturik Elgoibarko udalerrian burutuko diren gizarte sentsibilizaziorako ekintzak finantzatzeko 2017 diru-laguntzen inguruko deialdia ere.

Alde batetik, Elgoibarko Udalak, Ongizate Sailaren eskumeneko esparruan irabazi asmorik gabeko erakunde eta taldeek programatutako ekintzak eta jarduerak burutzeko 17.000 euroko diru-laguntza eskainiko ditu aurten.

  • Diru-laguntza hauek eskatzeko bete behar diren baldintzei dagokionez, ondorengo helburuak dituzten proiektuetarako eman ahal izango dira:
  • Partaidetza eta gizarte boluntariotza sustatzen dutenak. 

Gizarte bazterketa, babes-gabezia, mendekotasun edo gizarte isolamendu arriskuan edo egoeran dauden gizarte-taldeen prebentziorako, sustapenerako edo gizarteratzeko jarduerak eta proiektuak. 

Diru-laguntza hauek Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko erakundeek eta elkarteek eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta gutxienez proposatzen dituzten proiektuetako bat Elgoibarko udalerrian garatzen badute. Horretaz gain, erakunde edo elkarte horiek legez eratuta eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Nagusian, edo beste Herri Administrazioren baten erregistro ofizialen batean inskribatuta egon beharko dute. Beste alde batetik, Elgoibarko Udalak, 3.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak eta honi loturik Elgoibarko udalerrian burutuko diren gizarte sentsibilizaziorako ekintzak finantzatzeko.

Diru-laguntza hauek eskatzeko bete behar diren baldintzei dagokionez, ondorengoek izango dute deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak eskatzeko aukera: gobernuz kanpoko erakundeek edo instituzioek, irabazi asmorik izan ez eta legez eratuta daudenek eta egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Elgoibarren dutenek. Erakunde edo instituzio horien xedeek bat etorri beharko dute deialdi honen xede diren jarduerekin. Halaber, gaitasuna izan beharko dute diruz lagundutako jarduerei aurre egiteko.

Dokumentazioa