Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, “Gure gorputzaz jabetuz” izeneko hausnarketarako taldea antolatu du hurrengo astelehenerako, ekainak 19. Jarduera, Kultur Etxeko hitzaldi gelan egingo da 18:30etatik 20:30etara eta sarrera doakoa da.

Loredi Salegik zuzenduko du Jabekuntza tailerren barruan antolatutako hausnarketarako talde hau, zeinetan besteak beste, emakumeen gorputza entzuteaz, den bezala onartzeaz eta gozatzeaz, haien estetikaz, egonezinez eta gizartetik jasotzen dituzten presioez eta elikadura kontzientearen garrantziaz aritzeaz gain, emakumeek bere gorputza txarto tratatu edo zaintzen duten, goseagatik jaten duten edo emozioak ixilarazteko egiten duten galderei erantzungo zaien. 

Informazio gehiago Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan edota 943 74 10 50 telefonoan.

Egitaraua (PDF)