Bihartik aurrera Mintxetako igerilekuak martxan jartzen direnez, Mintxetako Harrera ordutegia ere handitu egiten da. Honen ondorioz padel eta tenis pistak ordutegi zabalagoa izango dute ekainaren 10etik irailaren 10era. Hala, astelehenetik ostiralera, eguerdian ere pistak alokatzeko aukera egongo da eta larunbatetan eta igandetan 10:15etatik 20:15ak arte jarraian.
 
Tenis eta padel pisten prezioak honako hauek dira: Patronatuko bazkideek 2,50 €/ordua eta bazkide ez direnek 4,70 €/ordua.