trinitate

EGITARAUA

9 OSTIRALA
20:30ean, Errebal taldearekin erromeria Maalako parkean.
Antolatzailea: Elgoibarko Izarra.

10 LARUNBATA
10:00etatik 17:00etara: TRINITATEETAKO XVI. AZOKA BEREZIA
10:00etatik 14:30era: Lekueder parkean, Elgoibarko baserrietan ekoitzitako produktuak salgai.
10:00etatik 17:00etara: Aita Agirre plazan, Elgoibarko baserrietan hazitako abereen erakusketa.
10:30ean: I. Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako trikitilarien eta txistularien kalejira.
11:00etan: Lekuederreko karpan, Kalitatezko produktuen dastaketa (euskal baserriko ”Lumagorri” oilaskoa, aire librean hazitako txerrien saiheskia eta hirugiharra “Basatxerri”). Elgoibarko baserrietako sagardo lehiaketa eta dastaketa izango da.
13:00etan: Herri kirolen erakustaldi mistoa. Kalegoen plazan. Antolatzailea: Sigma Probaleku Elkartea.
14:30ean: Elgoibarko baserritarren anaiarteko bazkaria Lekuederreko karpan.
18:00etatik 19:30era: Kalejira Kalegoen plazatik hasita: Mauxitxa txaranga, hankaluzeak, ekilibristak...
23:00etan: NAGUSIEN DANBORRADA, UDAL MUSIKA BANDAk lagunduta, Kalegoen plazan.

11 IGANDEA
9:00etan: DIANA, Udal Txistulari Taldearekin.
10:00etatik 14:30era: XXII. ARTISAU AZOKA, Lekueder parkean.
11:00etan: MEZA NAGUSIA, Parrokiako Abesbatzaren laguntzaz, San Bartolome parrokian.
12:00etan: HAURREN DANBORRADA. Antolatzailea: Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola.
17:30etik 19:00etara: ERRALDOI, BURUHANDI eta ZEZENZIKLETEN KALEJIRA, Elgoibarko Dultzaineroekin batera.