• Ekimenean, 18 urtetik beherako elgoibartarrek har dezakete parte.
  • Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira uztailaren 3a (eguerdiko 13:00ak) baino lehen.
  • Erabakia hartzen den egun berean jakingo da epaimahaia zeintzuk osatzen duten. Honek dirutan izango ez diren sei sari banatuko ditu eta bere erabakia apelaezina izango da.
  • OINARRIAK (PDF)

Elgoibarko Udalak, Kultura Sailaren bitartez, 2017ko San Bartolome Jaietako egitarauaren azala aukeratzeko haurrentzako lehiaketa antolatu du. Ekimenean, 18 urtetik beherako elgoibartarrek har dezakete parte. Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira uztailaren 3an (eguerdiko 13:00ak) baino lehen.

Lanaren neurria eta teknika (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.) librea izango da. Hala ere, ezin izango da erliebedun kartelik aurkeztu, ezta plastilinarekin edo zerrautsarekin egindakorik ere eta ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2017”.

Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, atzeko aldean “leloa” eta egilearen adina jarrita. Honekin batera, kartazal itxi batean, parte-hartzailearen datu pertsonalak bidaliko dira, eta kartazalaren gainean lanaren “leloa” jarriko da, baita egilearen adina ere. Lan bakoitzeko egile bakarra onartuko da, hau da, pertsona bakarra agertuko da lanaren egile bezala.

Erabakia hartzen den egun berean jakingo da epaimahaia. Honek dirutan izango ez diren sei sari banatuko ditu eta bere erabakia apelaezina izango da.

Saritu gabeko lanak, epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako, 30 eguneko epea izango da. Lanak aipatutako epean jaso ezean, Udalak uste izango du egileak horiei uko egiten diela. Ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, lan horiek egoki irizten dion moduan erabiliko ditu. Saritutako lanak Udalaren esku geldituko dira. Udalak, halaber, inprimatzeko, argitaratzeko eta ezagutarazteko eskubidea izango du, baita gainerako eskubide guztiak ere.