2016ko San Bartolo jaietako kartela

  • Ekimenean, 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.
  • Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira uztailaren 3ko 13:00ak baino lehen eta 700 euroko sari bakarra izango da.
  • OINARRIAK (PDF)

Elgoibarko Udalak, Kultura Sailaren bitartez, 2017ko San Bartolome Jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Ekimenean, 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte. Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira uztailaren 3ko 13:00ak baino lehen eta 700 euroko sari bakarra izango da.

Lanen teknika librea izango da (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.) eta euskarri gogorrean aurkeztuko dira. Neurria honako hau izango da: 225mm x 225mm edo proportzionala, 300 puntu hazbeteko bereizmena duena.Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta argitaratu gabeak izango dira, hots, ezin da aurretik aurkeztutako lanekin parte hartu. Halaber, ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2017". Generoa irudikatzeko erabiltzen diren irudietan oreka bete beharko da, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

Irudiak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, atzeko aldean “leloa” jarrita. Honekin batera, kartazal itxi batean, parte-hartzailearen datu pertsonalak eta NANaren kopia bidaliko dira, eta kartazalaren gainean, lanaren “leloa” jarriko da.

 

Saritutako lana euskarri informatikoan eman beharko zaie antolatzaileei, baldin eta formatu horretan eginda badago. Lana, bestalde, Udalaren jabetzapean geratuko da eta inprimatzeko, argitaratzeko eta ezagutarazteko eskubidea izango du, baita gainerako eskubide guztiak ere. Beste alde batetik, saritu gabekoak epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako, 30 eguneko epea izango da eta aipatutako epean jaso ezean, Udalak uste izango du egileak horiei uko egiten diela.

Ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabiliko ditu.

Erabakia hartzen den egun berean jakingo da epaimahaia nork osatzen duen eta emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekatua izango dela bermatuko da. Bere erabakia, gainera, apelaezina izango da.