ANTOLATZAILEA: Elgoibarko Udal Ludoteka eta Gaztelekua.
 
PARTE HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan nahi duten Elgoibartar guztiek parte hartu dezakete.
 
GAIA: Ludotekaren logotipoa eta Gaztelekuaren logotipoa.
 
MODALITATEA:  

  •  Dokumentuaren konfigurazioa:
    • Artxiboak zeri buruzkoak diren ulertzeko moduan izendatu.
    • Artxiboen eta karpetetan ondoko karaktere bereziak ez txertatu: \ /?<>|* • "
  • Lan mahaia:
    • Kolorea “a sangre” gelditzen den kasu guztietan, koska izan beharko da kontuan. Gutxienez, 3 mm alde bakoitzean.
    • Gogoratu PDF dokumentua sortzean koska jartzeaz. 
  • Letra-tipoak:
    •  Tipografien letra-tipoak erantsi beti, instalatu behar baldin badira ere.
  • Lanen aurkezpena:
    • Behin betiko artxiboak PDF formatuan bidali.

AURKEZTEKO EPEA: Ekainak 20.
 
LANAK: Partaide bakoitzak gehienez ere, 4 logotipo aurkeztu ahalko ditu, bi Ludotekaren logotipo eta bi Gaztelekuaren logotipo.
 
Ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.
 
LANAK AURKEZTEKO LEKUA: Udalaren herritarren arretarako zerbitzuan (Santa Ana kalea, 2; Sarrera Giza Eskubideen parketik )
 
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera,  08:30etik 14:00etara eta asteazkenetan 14:00etatik 19:00etara;Telefonoa: 943-741050; www.elgoibar.eus; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
 
EPAIMAHAIA: Epaimahaia ekainaren 21ean bilduko da, eta honela osatua egongo da: 
 
Ludotekako logotipoa aukeratzeko: Udaleko haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko teknikaria eta zinegotzia, Ludotekako hezitzaile ordezkari bat, Ludotekako bazkide den haur bat eta arte grafikoetan aditua den pertsona bat.

Gaztelekuko logotipoa aukeratzeko: Udaleko haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko teknikaria eta zinegotzia, Gaztelekuko hezitzaile ordezkari bat, Gaztelekuko erabiltzaile den nerabe bat eta arte grafikoetan aditua den pertsona bat.

SARIAK: Bi sari emango dira; bat Ludotekaren logotipoarentzat eta bestea Gaztelekuaren logotipoarentzat.
 
Saritutako lanak Elgoibarko Udalaren jabetzarako geldituko dira eta honek egoki iritzitako erabilera eman ahal izango die.
 
Sariak honakoak izango dira: Herriko dendetan erosketak egiteko 500 €-ko baleak. 
 
OINARRIAK ONARTZEA: Lehiaketa honetan parte hartzeko, oinarri hauek guztiak onartu beharko dira.
 
Antolatzaileek, beharrezkoak direla uste badute, zenbait aldaketa onar ditzakete lehiaketaren garapena zuzena izan dadin. 
 
Informazio gehiago: 
 
Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailean: 
 
Tlf: 943 741050; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. www.elgoibar.eus
 
Ludotekan: 943 748883; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
 
Gaztelekuan: 943 74 32 28; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.