Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Nordic Walking (Ipar Martxa) oinarrizko ikastaroa antolatu du ekainaren 24an, Mintxetan, 9:00etatik 12:00etara.

Nordic Walking (Ipar Martxa), bastoien laguntzaz, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean gorputzaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Edonork praktika dezake eta gainera oso dibertigarria da.

Ekintzan parte hartu nahi dutenek Olaizaga Kiroldegian eman dezakete izena ekainaren 21a baino lehen.

Prezioa: patronatuko bazkideek 20 € eta bazkide ez direnek 30 €. Parte hartzaileei bastoiak utziko zaizkie.