Pleno txikia

  • Elgoibarko alkateak eta Elgoibarko Udaleko zinegotziek Ikastola eta Herri Eskolaren ordezkari gisa Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten 45 herriko ikasle hartu dituzte.
  • Ekitaldia maiatzaren 18an, osteguna, izan da 11:00etan Elgoibarko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan.
  • Aurtengo ikasturtean ikasleek bioaniztasuna gaia landu dute.
  • Ikasleen aurkezpena (PDF)

Ostegun honetan, maiatzaren 18an Elgoibarko alkateak, Iosu Arraiz, Blanca Larrañaga, Andrea Arriola, Miren Arrate eta Nerea Alustiza zinegotziek eta Iñaki Galdos udal idazkariak Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten herriko ikasleak hartu dituzte Osoko Bilkuren Aretoan.

Osoko Bilkuran guztira, Ikastola eta Herri Eskolaren ordezkari gisa, 45 adingabek parte hartu dute. Ikastolako ikasleek 6 proposamen egin dituzte eta Eskolakoek ere, beste 6. Hala ere, aipatu behar da Meka, Arreiturre  institutua eta IMH ikastetxeek ere parte hartu dutela proiektuan. Debabarrenako Eskola Agenda 21 Ingurugela eta Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean egiten da. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du. Aurtengo ikasturtean ikasleek bioaniztasuna landu dute.

Gai hau lantzeko, urtean zehar hainbat ekintza burutu dute ikastetxeetan eta herriko diagnostikoa burutu dute, hobetu beharreko puntuak identifikatuz. Osoko Bilkura Berezi hau bere proposamenak ezagutu arazteko eszenatoki izan da.

Udal ordezkariek ikasleen eskaera eta proposamenak adi entzun dituzte eta bananbanan erantzun dituzte. Amaitzeko, eskerrak eman dizkiete denei egindako lanarengatik eta datorren urte arte agurtu dituzte. Bukatzeko, luntx osasuntsua eta iraunkorra dastatzeko aukera izan dute ikasle eta irakasleek.

Pleno txikia 1