txikieguna

Kultura eta Euskarako Batzordeak, atzo, maiatzaren 16an, izandako bileran, eta talde guztien adostasunez, Txiki Eguna ospatzeko data abuztuaren 25ean, ostirala, finkatu dute eta Gazte Eguna, 28an. Hala ere, kontzertuaren data oraindik finkatu gabe dago.

Hasiera batean Txiki Eguna abuztuaren 28rako, astelehena eta lan eguna, ezarri zen arrazoi desberdinengatik. Esanguratsuena Gazte Eguna eta bere kontzertu jendetsuarekiko aldiberekotasuna zen, zeinek txiki Eguna Elgoibartarren artean hain sustrai sakonak dituen festa hutsalduko zuen. Baina azkenik, eta zenbait herritar eta udal talderen eskaeren ondoren, Udalak ohiko eguna mantentzea erabaki du eta Txiki Eguna abuztuaren 25ean ospatzea.