HAUSNARKETARAKO TALDEA maiatza edukiak

Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, “Osasuna eta emakumea: genero ikuspegitik ulertu osasuna” izeneko hausnarketarako taldea antolatu du hurrengo astelehenerako, maiatzak 22. Jarduera maiatzaren 28an ospatzen den Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren aste berean izango da.

Lorea Salegik zuzenduko du Jabekuntza tailerren barruan antolatutako hausnarketarako talde hau. Honako gai hauetaz hausnartuko da: emakumeek osasun arloan dituzten berezitasunak, haien egonezinak nola tratatzen diren, zertan ikusten duten ez dituztela aintzakotzat hartzen, zergatik gaixotzen diren emakumeak, zer gaixotasun izaten duten eta zelan gaixotzen diren, gaixoak eta mendekotasuna duten pertsonak nork zaintzen dituen, emakumeen lanaldi bikoitza eta hirukoitza, haien egonezinak zergatik medikatzen dituzten, eta lan arloan emakumeen osasunaren inguruan zein iritzi nagusitzen den.

Jarduera, Kultur etxeko Hitzaldi gelan egingo da 18:30etatik 20:30etara eta sarrera doakoa da.

Informazio gehiago E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan edota 943 741050 telefonoan.