Gure osasuna eraikitzen

Hurrengo asteartean, maiatzak 16, arratsaldeko 19:30etan “Iragana gogoratuz, etorkizuna eraiki: elikadura eta ariketa fisiko osasuntsuaren bila” izeneko hitzaldia antolatu da Elgoibarko Kultur Etxean.

Elgoibarko Udalak, Gizarte Ongizate Sailaren bitartez eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Legealdi Planean jasotako lerro estrategiko bati erantzuteko helburuarekin antolatutako “Kirola eta Osasuna” zikloaren bigarren hitzaldia izango da.

Bertan, ohitura osasuntsuez, elikaduraz, guraso eta entrenatzaileen arduraz kirol heziketan edota gure osasuna eraikitzeko Elgoibarrek eskaintzen dituen aukerez hitz egingo dute Unai Arrietak (Kirol Psikologoa eta 60 + programako arduraduna) eta Angel Mª Lopezek (Kirol Fisioterapeuta eta psikoneuroinmunologian espezialista).

“Kirola eta osasuna” beste bi hitzaldiz osaturik egongo da:

  • Maiatzak 23: Guraso eta entrenatzaileen ardura kirol heziketa osasuntsuan.
  • Maiatzak 30: Elgoibar aktiboa: herria berrinterpretatuz.