urazandiled

  • Argiztapen sistema berri honek energia-kontsumoan gutxi gorabehera %66ko aurrezpena, CO2 emisioak 21 Tn inguru murriztea eta Elgoibarko kaleetan argi beti berdin eta seguruagoa ahalbidetuko ditu.
  • Guztira Uranzadi, Kalamua, Morkaiko eta King Kong zubiko 120 argi puntu berriztatuko dira. Lanak udan hasiko dira eta 4 hile inguruko egikaritze- epea izango dute.

2017-2020 aldirako eraginkortasun energetikoaren Plan estrategikoaren esparruan, Elgoibarko Udalak iraunkortasunerantz aurrerapauso bat emango du eta 55.168,92€ garbi bideratuko ditu Uranzadi auzoko argiteria berriztatzeko. Argi zaharkituak led teknologiadun beste batzuekin ordezkatuko dira eta udal arduradunek egindako kalkuluen arabera, argiztapen sistema berriak energia-kontsumoan gutxi gorabehera %66ko (55.186 KWh/urte) aurrezpena ahalbidetuko du. Halaber CO2 emisioak 21 Tn inguru murriztuko dira eta Elgoibarko kaleetan argi beti berdin eta seguruagoa izatea lortuko dira.

Guztira, Uranzadi, Kalamua, Morkaiko eta King Kong zubiko 120 argi puntu berriztatuko dira. Lanak udan hasiko dira eta 4 hile inguruko epea izango dute burutzeko.

Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan “Uranzadin argiteria berria ipintzearen erabakia, aurretiaz gauzatutako zenbait jarduketetan lortutako emaitza onek ekarri dute, Elgoibar herritar guztientzat herri jasangarri, moderno eta seguru bilakatzen duten ekintzak”. Izan ere, 2014. urtean, Udalak 85.000 euroko partida inbertitu zuen Altzola eta Sigma herri inguruko auzoetako argiteria guztia berriztatzeko, horrela kontsumo-energian %60 inguruko aurrezpena ahalbidetuz. Halaber, 2015. urtean zehar plaza eta bolatokiko argiteria ez ezik, baita San Bartolome eta Rosario kaleetakoak ere. Bere aldetik, iaz, Udaleko Hirigintza sailak 33.000 euro inbertitu zituen alde zaharreko plaza eta kaleetan 77 argi puntu aldatzen, hain zuen ere, San Roke, Arregitorre eta San Frantziskon. Azken ekintza honek kontsumo-energetikoaren (eta ekonomikoaren) %32ko batez besteko aurrezpena ahalbidetu du.

Honela, Elgoibarko Udalak, aurreikusitako errentagarritasuna medio, proiektuko aurreztutako dirua gehi argiteriarako bideratuko den urteko partida gastuari erantsiz, urtez urte argiztapen berrikuntza proiektu desberdinak bultzatuko ditu kaleetan zehar 2017-2020 aldirako argiteria publikoko eraginkortasun energetikoaren plan estrategikoari jarraituz.