ludoteka eta gaztelekuko logotipoak

  • Bi sari emango dira, bat Ludotekaren logotipoarentzat, eta bestea, Gaztelekuarenarentzat. Irabazleek Elgoibarreko dendetan erosketak egiteko 500 euroko baleak jasoko dituzte.
  • Lehiaketaren oinarriak

Elgoibarko Udalak, elgoibartar guztiei zuzendutako lehiaketa antolatzen du, Ludotekaren eta Gaztelekuren logotipoak berriztatzeko asmoz bere hamargarren urteurrena dela eta.

Parte hartu nahi duen orok bere lanak ekainak 8a baino lehenago aurkeztu beharko ditu Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuan (Santa Ana kalea, 2; Sarrera Giza Eskubideen parketik). Partaide bakoitzak gehienez ere, 4 logotipo (bi Ludotekarako eta bi Gaztelekurako) aurkeztu ahalko ditu eta ezingo ditu aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak

Epaimahaia ekainaren 9an bilduko da, eta era desberdinean osatuko da. Udaleko haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko teknikaria eta zinegotzia, Ludotekako hezitzaile ordezkari bat, Ludotekako bazkide den haur bat eta arte grafikoetan aditua den pertsona batek Ludotekako logotipoa aukeratuko dute. Eta Gaztelekuko logotipoa, bere aldetik, Udaleko haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko teknikaria eta zinegotzia, Gaztelekuko hezitzaile ordezkari bat, Gaztelekuko erabiltzaile den nerabe bat eta arte grafikoetan aditua den pertsona batek aukeratuko dute.

Bi sari emango dira: bat Ludotekaren logotipoarentzat; eta bestea, Gaztelekuarenarentzat. Irabazleek Elgoibarko dendetan erosketak egiteko 500€-ko
baleak jasoko dituzte.

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 11n, Trinitate egunean, egingo da 17:00etan Maalan.

Informazio guztia:

Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailean: Tlf: 943 74 10 50;
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. www.elgoibar.eus
Ludotekan: 943 74 88 83; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Gaztelekuan: 943 74 32 28; E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.