Danborradako kartela

Xabier Isasti elgoibartarra izan da 2017ko Trinitateetako danborrada iragarriko duen kartela aukeratzeko egin den lehiaketaren irabazlea. Beste behin, lehiaketa, Atabal elkarteak antolatu du Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

Azpimarratzekoa da aurtengo edizioan, parte hartzea nabarmen igo dela iazko edizioarekin alderatuz. Guztira 10 proposamen jaso dira. Gauzak horrela, Gema Aguirregomezkorta, Gema Monreal, Jairo Berbel eta Emi Nogalesek osatutako epaimahaiak, lan handia egin behar izan du aurtengo kartel irabazlea aukeratzeko, diseinu guztiek merezi baitzuten saria irabaztea. Bai elkarteak, bai Elgoibarko Udalak, beraien esker ona adierazi nahi die epaimahaiko kideei zein parte hartzaileei.

Isasti sarritan aurkeztu da lehiaketara, baina aurtengo ediziora arte ez du zorterik izan.

Danborradako batzordeak antolatuko duen hurrengo ekimena "Elgoibarko Sagardo Eguna" izango da. Jarduera datorren maiatzaren 26an ospatuko da, arratsaldeko 19:00etan, Maalako parkean.