IMG 5552

  • Haur eta nerabe guztiek oporraldietako aisia eskaintzetan baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izateko asmoz, Udalak 8.000 euro bideratuko ditu diru-laguntza hauek ematera.
  • Diru-laguntza familia ugari, familia ugari izan gabe, bigarren semealabaren izen ematea egiten duten familia eta gizarte izaerako dirulaguntzen bat jasotzen duten familiei zuzendua dago.
  • Familiek hiru oporraldietako aisia eskaintzen kuotei dagozkien dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte hiru oporraldietan: Aste Santu, uda eta Gabonetan.

Elgoibarko Udalak, haur eta nerabe guztiek oporraldietako aisia eskaintzetan baldintza berdinetan parte hartezko aukera izan dezaten, guztira 8.000 euro, iaz baino %25 handiago, bideratuko ditu diru-laguntzak ematera. Diru-laguntza familia ugari, familia ugari izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten duten familia eta gizarte izaerako diru-laguntzen bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiei zuzendua dago, beraien ardurapeko adingabeek udalerriko haur eta nerabeentzako Aste Santu, uda eta Gabonetako oporraldietako aisia eskaintza publikoan parte har dezaten.

Diru-laguntzen eskabideak maiatzaren 19a, ostitala, baino lehen aurkeztu behar dira Udalaren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana, 2), deialdiko oinarrietan eskatzen den dokumentazioarekin batera.

Deialdia ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea hilabetekoa izango da gehienez, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak

  1. Diru-laguntza eskatzen duenak bete beharreko baldintzak:
    • Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea deialdi honetan ezarritako eskaeraepearen aurreko 6 hilabeteetan gutxienez.
    • Familia ugariaren titularra izatea, haurrentzako edo nerabeentzako aisia eskaintzan bigarren seme-alabaren izen ematea egitea, edo gizarte izaerako honako diru-laguntzaren baten titularra izatea eskaera egiten den egunean: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza.
    • Bere ardurapean edukitzea 2 urte edo gehiagoko eta 18 urte baino gutxiagoko adingaberen bat (1999/01/01 eta 2015/12/31 bitartean jaioa).
  2. Adingabeek bete beharreko baldintzak:
    • 2 urte edo gehiago eta 18 urte baino gutxiago edukitzea (1999/01/01 eta 2015/12/31 bitartean jaioa).
    • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek, kuotaren % 70 ordainduko dute bigarren izen emate honetan.
    • Deialdi honetan jasota dagoen aisia eskaintzaren batean izena ematea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

  • Familia ugariek kuotaren % 70 ordainduko dute.
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek, kuotaren % 70 ordainduko dute bigarren izen emate honetanGizarte izaerako diru-laguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza)
  • jasotzen duten familiek, kuotaren % 30 ordainduko dute.

Familiek hiru oporraldietako aisia eskaintzen kuotei dagozkien diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte hiru oporraldietan: Aste Santu, uda eta Gabonetan.