Euskara diru-laguntzen oinarriak 2017ko maiatzaren 4ko GAOn argitaratu dira. Udalerrian euskara sustatzen jarraitzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak hurrengo diru-laguntzak eskainiko ditu 2017an zehar:

  • Elgoibarko Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko diru-laguntzak (jarduera honetarako laguntza eskatzeko azken eguna irailaren 29a izango da).
  • Barnetegietan euskara ikasteko egonaldiak egiteko diru-laguntzak.
  • UEUk, EHUk eta Hik Hasik euskara hutsean antolatutako ikastaroak egiteko diru-laguntzak.
  • Elgoibarko establezimenduetako errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko diru-laguntzak.
  • Euskarazko irakaskuntzaren aldeko jaietarako diru-laguntzak.
  • Herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko diru-laguntzak.

Jarduera hauetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da eta elgoibartarrek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete. Informazio osagarria lortu nahi dutenek Udalaren webgunean ( www.elgoibar.eus ) eta Euskara Sailean izango dute horretarako aukera (Tel.943744366, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

Eskabideak eta beharrezkoa den dokumentazio osagarria Udalaren Arreta bulegoan aurkeztu behar dira.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: aldizkaria 2017-05-04, 84 Zenbakia

Diru-laguntzak emateko oinarriak

Eskaera orria