Adierazpena Comunicado

Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak gaitzespenik irmoena azaldu nahi du sortzez aldameneko udalerrikoa, Eibarkoa, zen emakumearen eta berorren semearen hilketen aurrean, Alcobendasen gertaturikoak, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei

Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak parte-hartzera gonbidatzen du gaitzespena adierazteko biharko, osteguna, maiatzak 4, 20:00etan, Eibarko Udaletxe aurreko plazan egingo den elkarretaratzean eta bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.